
132. zk., 2026ko uztailaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
3190
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 18koa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita handitu egin dela 2026ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa erosteko laguntzen deialdira bideratutako kreditua (Inker).
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko azaroaren 18ko Aginduaren bidez, 2026ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa erosteko laguntzen oinarri arautzaileak onartu eta deialdia (Inker) egin zen. Hasierako zuzkidura ekonomikoa 4.000.000 eurokoa zen.
Deialdi horren 2.2 oinarriak ezartzen duenez, laguntzen zenbateko osoa handitu ahal izango da, gehienez ere zenbateko osoaren % 50eraino, eta gehikuntza horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Aurkeztutako eskabideak aztertuta, eta laguntza-programari behar bezala erantzuteko hasieran aurreikusitako zuzkidura nahikoa ez dela egiaztatuta, 2.000.000 euroko kreditu-transferentzia izapidetu da, berariaz deialdiaren finantzaketa handitzeko. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea 2026ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa erosteko laguntzetara (Inker) bideratutako zenbateko osoa handitu egin dela. Laguntza horietarako deialdia 2025eko azaroaren 18ko Aginduaren bidez egin zen.
Bigarrena.– Gehikuntza horren zenbatekoa 2.000.000 eurokoa da, hau da, % 50eko igoera hasierako zuzkidurarekiko. Ondorioz, deialdiaren zenbateko osoa 6.000.000 eurokoa izango da.
Hirugarrena.– Aurreko kreditua handitzeak ez du esan nahi eskabideak aurkezteko beste epe bat irekiko denik, ez eta ebazteko beste epe bat hasiko denik ere, eta deialdian ezarritako araubidea bere horretan mantenduko da.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 18a.
Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS