
131. zk., 2026ko uztailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
LKS, S. COOP., ZAMUNDI INGENIERÍA DE SISTEMAS, S.L. ETA PROSPEKTIKER, S.A. INSTITUTO EUROPEO DE PROSPECTIVA Y ESTRATEGIA
3179
IRAGARKIA, LKS S. Coop. sozietateak (sozietate xurgatzailea), Zamundi Ingeniería de Sistemas, SL eta Prospektiker, SA Instituto Europeo de Prospectiva y Estrategia (sozietate xurgatuak) sozietateek xurgapen bidez bat egiteari buruzkoa.
Bat etorriz Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 83.6 artikuluan (aurrerantzean, «EKL») eta ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 10. eta 13. artikuluetan ezarritakoarekin (5/2023 Errege Lege Dekretua, ekainaren 28koa, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko, La Palma uhartea berreraikitzen laguntzeko eta beste kalteberatasun-egoera batzuei aurre egiteko neurri jakin batzuk hartzen eta luzatzen dituena; merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketei eta gurasoen eta zaintzaileen familia-bizitza eta lanbide-bizitza uztartzeari buruzko Europar Batasuneko zuzentarauen transposizioa egiteko neurriak onartzen dituena, eta Europar Batasuneko Zuzenbidea betearazten eta betetzen duena –aurrerantzean, 5/2023 ELD–), hau jakinarazten da: 2026ko ekainaren 12an, LKS S. Coop.aren –sozietate xurgatzailea– (IFZ: F-20369153; helbidea: Goiru kalea 7, Arrasate 20500 - Gipuzkoa; Euskadiko Kooperatiben Erregistroa: 4/91 espedientea, GUI-326 folioa, 326. idazpena) Ohiko Batzar Orokorrak, eta, egun berean, LKS S. Coop. sozietateak, bi sozietate xurgatuen bazkide bakar gisa, onartu zutela Zamundi Ingeniería de Sistemas, SL pertsona bakarreko sozietatearen –sozietate xurgatua– (IFZ: B-95395638; helbidea: Bizkaiko Teknologia Parkea, 207-A eraikina, behea, Zamudio 48170 - Bizkaia; Bizkaiko Merkataritza Erregistroa: BI-44104 orria, 4621 liburukia, 173 folioa) eta Prospektiker, SA Instituto Europeo de Prospectiva y Estrategia, pertsona bakarreko sozietatearen –sozietate xurgatua– (IFZ: A-20148037; helbidea: Zubiberri Bidea 31, Urumea, 1. solairua, 1. lokala Donostia 20018 - Gipuzkoa; Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa: SS-1.576 orria, 2798 liburukia, 3. folioa) xurgapen bidezko bat egitea, azken bi horien ohiko batzar orokorren eskumenak baliatuz, estatutuetan ezarritako legezko gehiengoekin. Hori guztia, LKS, S. Coop.ren Kontseilu Errektoreak eta xurgatutako sozietateen administratzaile bakarrek 2026ko maiatzaren 14an sinatutako xurgapen bidez bat-egiteko proiektu komunaren arabera. Proiektu hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailutu zen 2026ko maiatzaren 15ean, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendariak aldeko ebazpena eman zuen 2026ko maiatzaren 25ean, 99/2026/0770-C espedientearen barruan.
Eragiketa horren ondorioz, Zamundi Ingeniería de Sistemas, SL (pertsona bakarreko sozietatea) eta Prospektiker, SA Instituto Europeo de Prospectiva y Estrategia (pertsona bakarreko sozietatea) likidaziorik gabe desegingo dira, eta bakoitzaren sozietate-ondare guztiak LKS S. Coop.era eskualdatuko dira, zeinak titulu unibertsaleko ondorengotza bidez eskuratuko baititu, ondare horiek osatzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin batera. Bat-egitearen ondorioz, xurgatutako sozietateak azkendu egingo dira, eta dagozkien erregistro-idazpenak ezereztuko dira Bizkaiko Merkataritza Erregistroan eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan.
Xurgapen bidezko bat-egite honek izaera berezia du, sozietate xurgatzaileak (LKS S. Coop.) zuzenean xurgatzen baititu sozietateak (% 100eko partaidetza), eta 5/2023 Legegintzako Errege Dekretuaren 53. artikuluan –partaidetza osoko sozietatea xurgatzea– eta EKLren 87. artikuluan aurreikusitako araubide berezia aplikatu behar da.
EKLren 84. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, kooperatiba horietatik banantzeko eskubidea izango dute bat-egitearen aurka bozkatu duten kooperatibako kideek, edo batzar orokorretara joan ez baina desadostasuna adierazten dutenek. Eskubide hori gauzatzeko, administratzaileei idazki bat bidali beharko zaie, berrogei eguneko epean, bat egiteko erabakia azken aldiz argitaratzen den egunetik aurrera.
Era berean, berariaz jasotzen da bat-egitean parte hartzen duten sozietateetako bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela hartutako erabakien, xurgapen bidezko bat-egiteko proiektu komunaren eta aurkeztutako balantzeen testu osoa lortzeko, sozietate horien egoitzetan, bai eta hartzekodunen babeserako eta aurka egiteko eskubidea ere –kooperatibarenak barne, EKLren 85. artikuluan aurreikusitakoaren arabera–, hilabeteko epean, bat egiteko erabakien azken iragarkia argitaratzen denetik aurrera, 5/2023 ELDren 10. eta 13. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
Arrasate / Zamudio / Donostia, 2026ko ekainaren 29a.
LKS S. Coop. sozietateko Kontseilu Errektoreko lehendakaria, (sozietate xurgatzailea),
MIREN NEREA ALBERDI ARRIZABALAGA.
LKS S. Coop.ren (Zamundi Ingeniería de Sistemas, SL pertsona bakarreko sozietatearen –sozietate xurgatua– administratzaile bakarra) pertsona fisiko ordezkaria,
EDUARDO NOVOA HERRERA.
LKS S. Coop.ren (Prospektiker, SA Instituto Europeo de Prospectiva y Estrategia pertsona bakarreko sozietatearen –sozietate xurgatua– administratzaile bakarra) pertsona fisiko ordezkaria,
GONZALO FORNOS BASARRATE.
RSS