Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2026ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3176

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak turismoaren arloan eman duen zehapen-prozedura bat artxibatzeko ebazpena.

Aipatutako egintza jakinarazten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduran interesdun denak (eranskinean identifikatzen da) ebazpenaren testu oso eskura dezake, baita espedientea kontsultatu eta espedienteko dokumentuen kopiak eskatu ere, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz, (Donostia kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz), edo Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoetara bertaratuz, helbide hauetan:

Bizkaiko lurralde-bulegoa: Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao.

Gipuzkoako lurralde-bulegoa: Easo kalea 10, Donostia.

Arabako lurralde-bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere eskura daiteke espedientearen edukia: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta orrialdean.

Hilabeteko epea izango du interesdunak Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 1a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

CLARA NAVAS ROMANO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala