Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2026ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3165

AGINDUA, 2026ko uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzen baita 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako beste izangai bat.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez (2019ko martxoaren 7ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.

Auzitegi Gorenaren epai baten bidez, baietsi egin da Maider Sardui Jaio andreak, aipatutako hautaketa-prozedurako izangaiak, jarritako errekurtsoa, hautatutakoen behin betiko zerrendak argitaratzea xedatu zuen 2019ko uztailaren 30eko Ebazpenaren aurkakoa.

Horren ondorioz, honako jarduketa hauek egin dira:

Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariak 2025eko uztailaren 10eko Ebazpena eman du, 2019ko uztailaren 22ko Ebazpena bigarrenez aldatzen duena, eta Maider Sardui Jaio andreak lortutako puntuazio osoa igo.

Era berean, Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2025eko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez –2019ko uztailaren 30eko, 2019ko abuztuaren 30eko eta 2020ko urtarrilaren 13ko ebazpenak aldatu baitzituen, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitara eman zutenak–, puntuazio globala igo zioten izangaiari, lehiaketa- eta oposizio-faseetako puntuazioen batura haztatuaren ondorioz.

Aldaketa horiek direla eta, Maider Sardui Jaio hautatu dute oposizio-lehiaketa horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntzako espezialitaterako, eta praktiketako funtzionario izendatu dute Hezkuntzako sailburuaren 2025eko urriaren 8ko Aginduaren bidez.

Praktikak amaituta, eta parte hartzeko eskatzen diren baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituela egiaztatu ondoren, karrerako funtzionarioaren izendapena jasoko du.

Azaldutakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangai bat (zerrendan ageri da).

Kidegoa: Maisu-maistrak.

Espezialitatea: Haur Hezkuntza.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Agindu honen bitartez lehenengo apartatu honetan izendatutako pertsona karrerako funtzionario sartu dela joko da 2026ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbide honetan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala