Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2026ko ekainaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2793

80/2026 DEKRETUA, maiatzaren 26koa, zeinaren bidez lanpostuen zerrenda onartzen baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Hizkuntza Irakaskuntzak, Arte Irakaskuntzak, Musika Irakaskuntzak, Kirol Irakaskuntzak, Urrutiko Hezkuntza eta Helduen Hezkuntza ematen duten Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoetakoa. Irakaskuntza horietako lan-legepeko irakasleentzat eta irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat gordeta daude.

4/2023 Legegintzako Dekretuak, irailaren 21ekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, II. tituluko I. kapituluan honako hauek arautzen ditu: irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa, lanpostuen zerrendaren figura, betiere haren oinarrizko printzipioak eta hura prestatzeko zaindu beharreko prozedura-bideak zehaztuz.

Ildo horretan, aipatutako legeko 5. artikuluak xedatzen du direlako zerrendek izan behar duten gutxieneko edukia: izena, ikastetxea, ikerketarako eta irakaskuntzari laguntzeko edo ikuskaritza teknikorako zerbitzua, eta, beharrezkoa bada, adskribatuta dagoeneko hezkuntza-administrazioari dagokion lurralde-eremua; jarduteko eskatzen diren betekizunak, zeintzuen artean egon behar duten hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak; kasu bakoitzari dagokion talde, kidego, eskala edo lan-kategoria; eta, azkenik, funtzionarioentzako gordetako lanpostuei dagokienez, berariazko osagarria eta lanpostuak betetzeko sistema.

Bestalde, aipatutako legeko 4. artikuluko l) apartatuak, 5. artikuluko 1) apartatuarekin bat etorriz, lanpostuen zerrenda onartzeko eskumena aitortzen dio Jaurlaritzari, eta Hezkuntza Sailari gordetzen dio irakasleen lanpostuen zerrendak proposatzeko ahalmena.

Lanpostu-zerrendak etengabe eguneratu behar dira, hain justu ere ikasturte-aldaketa dela-eta ikastetxeetan sortutako egoera berriei egokitzeko. Hortaz, 2025-2026 ikasturteari dagokion eguneraketa ezarri behar da.

Lanpostu-zerrenda hau prestatzeko, honako hauek errespetatu dira: urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuan eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak. (6/2000 Dekretuaren bidez, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua aldatu zen).

Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluak azaldutakoa entzunda, eta Gobernu Kontseiluak, 2026ko maiatzaren 26ko bileran, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– 2025-2026 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, «iraungitze» egoeran diren lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak (A2 azpitaldea) eta «iraungitze» egoeran diren Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako irakasleak (A2 azpitaldea). Dekretu honetako I. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

2. artikulua.– 2025-2026 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako II. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

3. artikulua.– 2025-2026 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza eskola ofizialetan, «iraungitze» egoeran diren lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako III. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

4. artikulua.– 2025-2026 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko musika kontserbatorio profesionaletan, «iraungitze» egoeran diren lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Musika eta Arte Eszenikoko katedradunak (A1 azpitaldea), eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako IV. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

5. artikulua.– 2025-2026 ikasturteari dagokionez, Arte Eskolan eta Arte Plastikoa eta Diseinuko irakaskuntza profesionalak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, «iraungitze» egoeran diren lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak (A1 azpitaldea), eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako V. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

6. artikulua.– 2025-2026 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzei atxikitako erlijio irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da. Dekretu honetako VI. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

7. artikulua.– 2025-2026 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, «iraungitze» egoeran diren lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea). Eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren aldi baterako xedapenetarik lehenengoan xedatutakoa aplikatuaz, lanpostu horiei behin betiko adskribatutako maisu-maistren kidegoetako funtzionarioek okupatu ditzakete direlako lanpostuak. Dekretu honetako VII. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

8. artikulua.– 2025-2026 ikasturteari dagokionez Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea) eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (A2 azpitaldea). Dekretu honetako VIII. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

9. artikulua.– 2025-2026 ikasturteari dagokionez Kirolene Kirol Ikastetxe Publikoan ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako IX. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

10. artikulua.– 2025-2026 ikasturteari dagokionez, «Dantzerti» Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolan, ondoko kidegoetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Musika eta Arte Eszenikoko katedradunak (A1 azpitaldea), eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honetako X. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

11. artikulua.– 2025-2026 ikasturteari dagokionez Urrutiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea) eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak (A2 azpitaldea). Dekretu honetako XI. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Derrigortasun-datarik gabeak edo derrigortasun-data igarota dutenak izan daitezke 1. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak, baina derrigortasun-data igarota dute 2. hizkuntza eskakizuna duten lanpostu guztiek, dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan zehazten denez.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan agertzen diren lanpostuak betetzeko sistema lekualdatze-lehiaketa izango da. Hala ere, berezitzat jotako lanpostuetan, horiei esleitutako eginkizunen izaeragatik eratorritako ezagutza edo trebetasun espezifikoak baloratu behar direnean, berariazko lehiaketa bidez beteko dira, eta «Dantzerti» Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolako lanpostuak izan ezik, hurrengo Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera beteko baitira: 1364/2010 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan bildutako irakasle kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko lanpostuen beste hornikuntza-prozedura batzuk arautzen dituena.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Atzerriko hizkuntzan eman behar diren espezialitateetako lanpostuetan sartzeko eta jarduteko, espezialitate egokia izateaz gaian, ondoko dekretuko 2. artikuluan ezarritako titulu, gaitze edo ziurtagiriren bat izan beharko da: 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakas-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta tituluak eta ziurtagiriak onartzen dituena.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

1.– «Hizkuntza Indartzeko irakasleen» lanpostuetan sartzeko eta jarduteko, beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:

– Gaztelania eta Literatura.

– Euskara eta Literatura.

– Geografia eta Historia.

– Latina.

– Greziera.

– Ingelesa.

– Frantsesa.

– Alemana.

– Filosofia.

2.– «Kultura Klasikoaren» lanpostuetan sartzeko eta jarduteko, beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:

– Latina.

– Greziera.

3.– «Curriculum-aniztasuna: Zientzia-Teknologikoa esparruko» lanpostuetan sartzeko eta jarduteko, beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:

– Biologia eta Geologia.

– Fisika eta Kimika.

– Matematika.

– Teknologia.

4.– «Curriculum-aniztasuna; Hizkuntza- eta gizarte-esparruko» lanpostuetan sartzeko eta jarduteko, beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:

– Gaztelania eta Literatura.

– Euskara eta Literatura.

– Geografia eta Historia.

– Latina.

– Greziera.

– Ingelesa.

– Frantsesa.

– Alemana.

5.– «Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Zientzia- eta teknologia-esparruko» lanpostuetan sartzeko eta jarduteko, beharrezkoa da honako espezialitate hauetarik baten bat izatea:

– Biologia eta Geologia.

– Fisika eta Kimika.

– Matematika.

– Teknologia.

6.– «Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Gizarte-esparruaren lanpostuetan» sartzeko eta jarduteko, beharrezkoa izango honako espezialitateetako bat izatea:

– Geografia eta Historia.

– Balio Zibiko eta Etikoetan Oinarritutako Hezkuntza.

7.– «Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparruko (ingelesa)» lanpostuetan sartzeko eta jarduteko beharrezkoa da Ingelesa espezialitatea izatea.

8.– «Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparruko (frantsesa)» lanpostuetan sartzeko eta jarduteko beharrezkoa da Frantsesa espezialitatea izatea.

9.– «Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparruko (gaztelera)» lanpostuetan sartzeko eta jarduteko beharrezkoa da Gaztelania eta Literatura espezialitatea izatea.

10.– «Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparruko (euskara)» lanpostuetan sartzeko eta jarduteko beharrezkoa da Euskara eta Euskal Literatura espezialitatea izatea.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu honetan xedatutako lanpostu guztietan sartzeko eta jarduteko, beharrezkoa da Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluan ezarritakoaren araberako ezezko ziurtagiria.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio-bideari amaiera ematen dion dekretu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko maiatzaren 26an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala