Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2026ko ekainaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2791

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 15ekoa, Finantza Politika eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendariarena, zeinaren bidez informazio publikoaren izapide-aldia zabaltzen baita Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko Legearen Erregelamendua onartzeko dekretu-proiekturako.

Ogasun eta Finantza Sailak Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko Legearen Erregelamendua onartzeko dekretu-proiektua prestatu du, eta izapidetu egin behar da, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera.

Aipatutako legearen xedapenei jarraituz, Ogasun eta Finantzetako sailburuak, 2026ko apirilaren 1ean, dekretu-proiektu hori sortzeko prozedurari hasiera emateko agindua onartu zuen.

6/2022 Legearen 17. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin beharrekoak dira baldin eta herritarren eskubide edo interes legitimoak zuzenean ukitzen badira, eta, betiere, artikulu horretan aurreikusitako salbuespen-arrazoiren bat ematen ez bada.

Horretarako, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapide-aldia zabalduko dugu Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko Legearen Erregelamendua onartzeko dekretu-proiekturako. 20 egun baliodunez egongo da zabalik, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Azaldutako guztiagatik, bat etorriz Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2026ko apirilaren 1eko Aginduan xedatutakoarekin (aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera ematen dio agindu horrek), eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 313/2024 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Informazio publikoaren izapidea egitea Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko Legearen Erregelamendua onartzeko dekretu-proiekturako, hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutako ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Hirugarrena.– Alegazioak elektronikoki aurkez daitezke (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak zehazten dituen tokietan, Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendariari zuzenduta.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 15a.

Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria,

JUAN ALBERDI ALBERDI.


Azterketa dokumentala