
102. zk., 2026ko ekainaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2373
IRAGARKIA, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Galla Vanworks, SLU merkataritza-sozietateari aitortutako dirulaguntza (Send 2017/2018-013 espedientea) eskuratzeko eskubidea galtzeko eta laguntza hori itzultzeko prozedura erabakitzen da, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 23ko Aginduaren babesean –agindu horrek finantza-laguntzak ezartzen ditu nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan (Sendotu 2017 Programa)–.
Ezinezkoa izan denez ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Iragarki honen bidez, enpresa interesdunari jakinarazten zaio hilabeteko epea duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.
Halaber, jakinarazten da enpresa interesdunak eskuragarri duela dirulaguntza eskuratzeko eskubidea galtzeko eta laguntza hori itzultzeko prozeduraren ebazpenaren testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Enpresa interesduna jakitun egon dadin ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.
Elikagaien Politika eta Industriako zuzendaria,
IKER IGLESIAS EGUIA.
RSS