Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2026ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
2371

IRAGARKIA, 2026ko maiatzaren 21ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Gaztelagun programaren alokairurako dirulaguntza-espedienteak zuzentzeko errekerimenduak eta haien ebazpenak.

Ezinezkoa izan da jakinarazpenak aurrez aurre egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabide bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.

Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Alokabide bezeroen arretarako bulegoak hemen kokatuta daude:

– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.

– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.

– Errotaburu pasealekua 1. zenbakiko 7. solairua, Donostia.

Bilbao, 2026ko maiatzaren 21a.

Etxebizitzako sailburuordea,

MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala