
102. zk., 2026ko ekainaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2369
IRAGARKIA, 2026ko maiatzaren 25ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita, izan litekeen eskumenaren ondorioetarako, Iruraiz-Gauna, Arraia-Maeztu eta Donemiliaga udal-mugarteetan (Araba), «Urkate, Uraburu eta Udara» parke eolikoen klusterrerako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), «Urkate, Uraburu Eta Udara» parke eolikoen klusterrerako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
• Eskatzailea: Alerion Spain, SL (IFK: B67364885).
• Tartean dauden udal-mugarteak: Iruraiz-Gauna, Arraia-Maeztu eta Donemiliaga (Araba).
• Haize-sorgailuen kopurua: 3.
• Instalatu den potentzia gordina: 14,85 MW.
• Eragindako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Eskaera hau 2026ko otsailaren 9an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoaren aldaketa bat da. Bertan, beste poligonal batean «Urkate eta Uraburu» izeneko parke eolikoen klusterrerako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera jendaurrean jartzen zen, balizko eskumen baten ondorioetarako. Eskabideak aurkezteko epea amaitu denez eta lehiarako eskaerarik jaso ez denez, prozedura eten egin da.
Hori guztia argitara ematen hogei eguneko epean, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Arabako Lurralde Ordezkaritzan, izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 25a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS