
102. zk., 2026ko ekainaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2368
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3 zenbakiko plazan izapidetzen ari den 147/2026 prozedura arruntean interesa dutenak.
Zerbitzu zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3. plazara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
147/2026 prozedura arrunta: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Solaria Eguzki Sorkuntza, S.L. enpresak jarritakoa, Administrazioaren jarduera ezagatik material kualifikatuaren aurka. Izan ere, Administrazioak ez du bultzatu eta benetan ebatzi ingurumen-ebaluazioko prozedura, aplikagarri den esparru juridikoarekin eta errekurtsogilearen eskubide eta interes legitimoen eraginkortasunarekin bateragarriak diren baldintzetan.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretako interesdunak epatzen dira, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3. plazan ager daitezen. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 26a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.
RSS