Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2026ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2284

IRAGARKIA, 2026ko apirilaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, laguntzak itzultzeko ebazpena jakinarazten duena (ekintzaileei laguntzeko 2024ko dirulaguntzen deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak laguntzak itzultzeko ebazpen bat eman du, ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzetarako deialdiaren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera (2024-05-06ko EHAA); deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2024ko apirilaren 23ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen.

Ezinezkoa izan da itzulketa-ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betez.

Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta halaber ohartarazten zaio ez duela amaitzen administrazio-bidea, eta, beraz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretarako, jakinarazten da ebazpen horren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun izateko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala