
98. zk., 2026ko maiatzaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 4 orri.)
- EPUB (121 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2282
IRAGARKIA, 2026ko maiatzaren 14koa, Bizitza Beterako Laguntzen zuzendariarena, zenbait administrazio-ebazpen jakinarazten dituena.
Aipatutako ebazpenak zerrendako pertsonei arrakastarik gabe jakinaraztea saiatu ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. eta 42. artikuluetan aurreikusitako moduan, iragarki hau argitaratzen da lege-testu bereko 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko; hots, administrazio-egintza horien adierazpen hutsa argitaratzen da, besterik ez, osorik argitaratzeak eskubide eta interes legitimoak kaltetu ditzakeela iritzita.
Horretarako, honen bidez interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela espediente honetan zerrendatutako administrazio-egintzen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Saileko Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
I. eranskinak jasotzen dituen zuzentzeko errekerimenduei dagokienez, jakinarazpena egintzat joko da, legezko ondorio guztietarako, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 10 egun baliodun igaro ondoren.
Bestalde, administrazio-bidea agortzen ez duten II. eranskineko ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizateko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
Azkenik, III. eranskineko ebazpenaren aurka (administrazio-bidea agortzen du), administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Horren berri ematen da, eranskinetan adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 14a.
Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria,
MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.
RSS