Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2026ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2280

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordeak 2026ko apirilaren 24an 2026-196 espedientean emandako Ebazpena. 2026ko otsailaren 26ko eskariaren bidez ireki zen espediente hori, eta izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa da.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Interesdunak, bere interesak aldezteko, ebazpen honen aurka Datuak Babesteko Euskal Agintaritzara (DBEA) jo ahal izango du.

Hala ere, eragindako pertsonak uste badu datu-babesaren arloko eskubideak urratu dizkiotela, aukeran eta erreklamazioa DBEAn aurkeztu aurretik, Euskadiko Poliziaren Datu Bilketarako Zentrora-Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 – Erandio; dpd-dbo@ertzaintza.eus), jo ahal izango du, eta eskubide horiek ez direla asebete uste izateko arrazoiak adieraziko ditu, horri buruzko balorazioa jasotze aldera.

2.– Interesdunak eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatuko ere, aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2026ko maiatzaren 13a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala