Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2026ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2279

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 4 zenbakiko plazan izapidetzen ari den 66/2026 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Sekziora (4. plaza) bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

66/2026 Prozedura Laburtua, 2019ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez iragarritako (2020ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo zerbitzuen oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduketa 2022ko uztailaren 28ko Ebazpena da. Ebazpen horren bidez aldatu zen 2019ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo zerbitzuen oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren prestakuntza ikastaroa gainditu zuten Ertzaintzako praktiketako funtzionarioen lehentasun ordena.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Sekzioan (4. plaza) bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2026ko apirilaren 29a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.


Azterketa dokumentala