Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2026ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2275

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, agindua ematen duena argitaratzeko Batzorde Parekidearen 2026ko martxoaren 13ko akordioa, AZPko Lan Kontratudun Langileen III. Hitzarmen Kolektiboko Batzorde Parekidearen 2025eko apirilaren 8ko akordioak eragindako AZPko Lan Kontratudunen III. taldeko lanpostuetara sartzeko eskatutako titulazioei buruzkoa.

Gobernu Kontseiluak, 2026ko martxoaren 26ko bileran, onartu zuen berrestea Batzorde Parekidearen 2026ko martxoaren 13ko Akordioa, AZPko Lan Kontratudun Langileen III. Hitzarmen Kolektiboko Batzorde Parekidearen 2025eko apirilaren 8ko Akordioak eragindako AZPko lan kontratudunen III. taldeko lanpostuetara sartzeko eskatutako titulazioei buruzkoa. Horrela, bada, gerenteak.

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Argitaratzea Batzorde Parekidearen 2026ko martxoaren 13ko Akordioa, AZPko Lan Kontratudun Langileen III. Hitzarmen Kolektiboko Batzorde Parekidearen 2025eko apirilaren 8ko Akordioak eragindako AZPko lan kontratudunen III. taldeko lanpostuetara sartzeko eskatutako titulazioei buruzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunek aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango diote Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango dute zuzenean EAEko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean. Kasu bietan, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasiko dira epeak.

Leioa, 2026ko martxoaren 26a.

UPV/EHUko gerentea,

JAVIER VARONA GUARÁS.

UPV/EHUKO LAN-KONTRATUKO TEKAZEL LANGILEEN BATZORDE PARITARIOAREN AKORDIOA 2026KO MARTXOAREN 13KOA, III. TALDEKO LAN-LEGEPEKO PTGASEKO LANPOSTUETARA SARTZEKO TITULAZIOEI BURUZKOA. UPV/EHU-KO LAN-LEGEPEKO III. HITZARMEN KOLEKTIBOKO BATZORDE PARITARIOAREN 2025EKO APIRILAREN 8KO AKORDIOAREN ERAGINPEKO LANPOSTUEI DAGOKIE, BALDIN ETA AKORDIO HORI HARTU AURRETIK ONARTUTAKO EPE PUBLIKOAN KONPROMETITUTA BADAUDE ETA EGUN HORRETAN ORAINDIK BETE GABE BADAUDE

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako lan-kontratuko langileen III. Hitzarmen Kolektiboaren laugarren xedapen iragankorrak honako hau ezartzen zuen: «Lanpostuak betetzeko eta promozionatzeko prozesuak, lan eskaintza publikokoak eta bigarren xedapen iragankorrean jasotakoak bukatutakoan, bi taldetara irekitako lanpostuen behin betiko antolaketa egingo da sailkapen profesionalean eta lanpostuok gorengo taldean sartuta geratuko dira behin betiko».

UPV/EHUko lan-kontratuko langileen III. Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Paritarioaren 2025eko apirilaren 8ko akordioaren bidez, aipatutako hitzarmen kolektiboaren laugarren xedapen iragankorra betearazi zen.

Akordio horren ondorioz, III. eta IV. taldeetara irekitako lan-kontratuko langileen lanpostuak III. taldean sartu dira. Beraz, 2025eko apirilaren 8ko akordioa indarrean sartu zenetik, lanpostu horietan sartzeko beharrezkoa den titulazioa Euskal Herriko Unibertsitateko administrazioko eta zerbitzuetako lan-kontratuko langileen III. Hitzarmen Kolektiboaren 13. artikuluaren 1. atalean III. taldearentzat adierazitakoa da.

1. paragrafoan («sailkapen-taldeak») xedatutakoaren arabera, III. taldea honako lanbide-kategoria hauek osatzen dute: «beren konplexutasunagatik, frogatutako lanbide-gaikuntza behar duten lanbide bati dagozkion eginkizunak eta zereginak egitea dagokien lanbide-kategoriak, baldin eta lanbide-gaitasun horretan jarduteko gaitzen badute goi-mailako batxilergo-titulua, goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren lanbide-heziketako titulua edo baliokidea izatea, edo lanpostua betetzen gutxienez 10 urteko lan-esperientzia praktiko baliokidea egiaztatzea».

Aipatutako 2025eko apirilaren 8ko Erabakiaren eraginpeko lanpostuetan sartzeko titulazioari dagokionez sortutako desorekei irtenbidea emate aldera, akordio horren aurretik onartutako enplegu publikoko eskaintza publikoan konprometitutako kategoria eta espezialitate profesionalei euskarria ematen dietenak eta, era berean, akordio hori gauzatzen amaitu gabe daudenak, honako akordio hau hartu da:

Lehenengoa.– Salbuespen gisa, eta behin bakarrik, UPV/EHUko lan-kontratuko langileen III. Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Paritarioaren 2025eko apirilaren 8ko akordioan ezarritako goragoko taldean behin betiko kokatzeak ukitutako lanposturen bat deitzen den lehen hautaketa-prozesuan, III. taldeko lanpostuetan sartzeko hautaketa-prozesu horretan parte hartu ahal izango da, IV. taldeari dagokion sarbide-titulua izanik eta UPV/EHUn zerbitzuak ematen hamar urteko antzinatasuna egiaztatuta edukita lortu nahi den lanpostuan.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa 2025eko apirilaren 8ko Erabakiaren aurretik onartutako eta egun horretan gauzatzeke dauden Enplegu Publikoaren Eskaintzan adierazitako lanbide-kategoria eta -espezialitateei euskarria emateagatik konprometituta dauden lanpostuetarako sarbideari dagokionez bakarrik aplikatuko da.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak berretsi eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Leioa, 2026ko martxoaren 13a.


Azterketa dokumentala