Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2026ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2273

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 19koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Euskadiko Nekazaritza, Elikadura eta Gastronomia Lege Aurreproiektua».

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskadiko Nekazaritza, Elikadura eta Gastronomiaren Legearen aurreproiektua egin du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoaren arabera izapidetu behar da.

Ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, jendaurrean jarriko dira herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrak, xedapenen izaerak hala gomendatzen badu.

Horrenbestez, proiektua jendaurrean jartzen da, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 17.3 artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz, eta horretarako nahikoa izango da hilabeteko epea ematea, aurretiaz onartutako xedapen-testua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik aurrera.

Aurrekoa kontuan izan da, eta bat etorriz Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuarekin, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskadiko Nekazaritza, Elikadura eta Gastronomiaren Legearen aurreproiektua. Aurretiazko onarpena duen xedapenaren testua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea, eta 2026ko uztailaren 9an amaituko da, egun hori barne.

Bigarrena.– Epe horretan, edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikok zein pribatuk, lege-aurreproiektua kontsultatu ahal izango du Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, PK: 01010), edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus), bai eta egoitza horietan egoki iritzitako alegazioak aurkezteko ere.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 19a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

ONEKA ZABALLA GONZALEZ.


Azterketa dokumentala