
98. zk., 2026ko maiatzaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2269
EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzorde horien osaera argitaratzen duena.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko apirilaren 21eko Agindua argitaratu zen 2026ko apirilaren 30ean EHAAn, hots, arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten duena.
2026ko apirilaren 21eko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen du modalitate bakoitzean balorazio-batzorde batek dirulaguntza horiek emateko ebazpen-proposamena egingo duela eta gora igorriko duela eta batzorde horietako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.
Horiek horrela, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena egingo duten eta gora igorriko duten balorazio-batzordeetako kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea. Hona, beraz, batzordeen osaera:
A) Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako laguntzak:
Lehendakaria: Ana Lopez Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak:
– Bertha Bermudez Pascual.
– Jemima Cano Martinez.
– Ximun Fuchs.
Idazkaria: Josu Iriondo Arrieta, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.
B) Arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako laguntzak:
Lehendakaria: Ana Lopez Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak:
– Gorka Dominguez Bárcena.
– Marta Monfort Ayestaran.
– Nuria Hernandez Niño.
Idazkaria: Josu Iriondo Arrieta, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 20a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS