
98. zk., 2026ko maiatzaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2265
957/2026 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldaketa egiten baita ebazpen honetan: 783/2026 Ebazpena, maiatzaren 4koa, zeinaren bidez aldatzen baita apirilaren 13ko 712/2026 Ebazpena, estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatzekoa mendekoen-langileen lanbide-taldeko zerbitzuetako langile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honela aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 783/2026 Ebazpena, zerbitzuetako langile kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez:
a) Ainize Zas García andrea laugarren ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.
b) Luis Aldareguia Loyarte jauna laugarren ordezko epaimahaikide izendatzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Aintzat harturik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 24. oinarrian ezarritakoa, ebazpen horren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitu ziren 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS