
98. zk., 2026ko maiatzaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2262
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko kargudunaren idazkariaren lanpostua betetzeko, izangaiek uko egin zioten deialdian parte hartzeari, deialdiaren ebazpenaren laugarren oinarria betez eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearekin bat etorriz (2023ko urtarrilaren 6ko BOE), Gerentzia honek, EHUko errektorearen 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenen arabera (errektorearen eskumenak eskuordetzeari eta haren gobernu-taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteari buruzkoa; 2025eko otsailaren 19ko EHAA),
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Behean azaltzen den lanpostuaren prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdia hutsik gelditu dela adieraztea:
Izena: kargudunaren idazkaria (ikastegiak).
Erref.: F 489.
Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.
Taldea: C/D.
Zenbatgarrena: 19.
Maila: 18.
Hizkuntza eskakizuna: 2; derrigorrezko data: 2014ko urtarrilaren 31.
Langunea: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea.
Campusa: Bizkaia.
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Leioa, 2026ko martxoaren 18a.
UPV/EHUko gerentea,
JAVIER VARONA GUARÁS.
RSS