Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2026ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2260

1364/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Graduaurreko eta Graduondoko Irakaskuntzako, Etengabeko Prestakuntzako eta Ikerketako Unitateko gainbegiralea izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.

825/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIko Graduaurreko eta Graduondoko Irakaskuntzako, Etengabeko Prestakuntzako eta Ikerketako Unitateko gainbegirale lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Eukene García Petuya andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Graduaurreko eta Graduondoko Irakaskuntzako, Etengabeko Prestakuntzako eta Ikerketako Unitateko gainbegirale izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Graduaurreko eta Graduondoko Irakaskuntzako, Etengabeko Prestakuntzako eta Ikerketako Unitateko gainbegirale izendatzea Eukene García Petuya andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2026ko maiatzaren 11.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

ENEKO GUTIÉRREZ COTERÓN.


Azterketa dokumentala