
90. zk., 2026ko maiatzaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2045
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-20A001-98-2025 zehapen-espedientearen instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena.
Ezinezkoa izan da aipatu den ebazpen-proposamena aurrez aurre jakinaraztea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horren arabera, jakitera ematen da 2026ko martxoaren 18an B02618031 enpresari irekitako SAN-20A001-98-2025 zehapen-prozeduraren ebazpen-proposamena eman zela, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren apirilaren 27ko 4/2023 Legearen 139.2 artikuluan zehazten den arau-haustea leporatzen zaiola.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunak, 15 eguneko epean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Donostian duen bulegora bertaratu ahal izango dira (Easo Kalea, 10), ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazten den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 23a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
ANA MARÍA SÁNCHEZ HERRÁEZ.
RSS