Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2026ko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
2040

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 8koa, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, zeinaren bidez behin betiko onesten baita «Basauriko J-Azbarren eremuko 34.2 EU exekuzio-unitatea» desjabetzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, eta hori betearazteko desjabetze-espedientea hasten baita.

Gaurko egunez, zuzendari honek jarraian argitaratzen den ebazpen hau hartu du:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariaren 2025eko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez, ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeko epealdia ireki zen, «Basauriko J-Azbarren eremuko 34.2 EU exekuzio-unitatea» desjabetzeak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzeko beharraren deklarazioa egiteko.

Bigarrena.– Zerrenda jendaurrean jartzeko epealdi horretan, alegazioak aurkeztu zituzten Basauriko Udalak, Miren Iñake Hormaeche Fanok, Imanol Hormaeche Fanok eta Juan Anastasio Mardaraz Arriagak.

Hauxe eskatu zuten:

– Basauriko Udalak: 18., 27. eta 28. finketan duen partaidetzaren ehunekoa jasota gera dadila, eta desjabetze-prozeduraren izendapena zuzentzeko xedapen-zatian.

– Gainerako alegazio-egileek: 28. finkaren jabe gisa sartzeko.

Alegazio guztiak onartu dira eta adierazitako epean eta moduan erantzun dira; beraz, aldatu egin da ondasunen eta eskubideen zerrenda.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen (Lurzorua eta Hirigintza) 176. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hirigintzako planak onartu baino lehen obrak onura publikokotzat jo behar dira eta, horrez gain, ukituta dauden lurrak eta gainerako ondasunak eta eskubideak okupatu behar dira, horien jabetza kentzeko edo haietan zortasunak ezartzeko.

Bigarrena.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 20. artikuluak eta lege horren Erregelamenduko dagozkionek ezartzen dutenez, jendaurrean egondako epean aurkeztutakoek egindako alegazioak ikusi eta aztertu ondoren emango da okupatzeko beharrari buruzko ebazpena, eta, ebazpenean zehaztuko dira desjabetzeak ukitutako ondasunak eta eskubideak.

Hirugarrena.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 21. artikuluak ezartzen du okupatzeko beharrari buruzko erabakiarekin hasten dela desjabetze-espedientea.

Aipatutako lege-manuak eta horiekin bat etorri eta erabilgarri diren gainerakoak ikusita, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Interesdunek aurkeztutako alegazioak onartzea, aurrekarietako bigarren apartatuan adierazitako arrazoiengatik.

Bigarrena.– «Basauriko J Azbarren eremuko 34.2 EU exekuzio-unitatea» desjabetzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen banakako zerrenda zehatza behin betiko onestea. Ondasun eta eskubide horiek eranskinean daude jasota.

Hirugarrena.– Behin betiko onetsitako zerrendan azaltzen diren ondasunak eta eskubideak okupatu egin behar direla adieraztea eta nahitaezko desjabetze-espedientea hastea «Basauriko J Azbarren eremuko 34.2 EU exekuzio-unitatea» desjabetzeak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzeko.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta haren aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Etxebizitzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 8a.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala