Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2026ko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2035

53/2026 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (Visesa)» sozietate publikoarekin sinatutako 2026ko programa-kontratua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den programa-kontratua sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (Visesa)» sozietate publikoarekin sinatutako 2026ko programa-kontratua. Programa-kontratu hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 8a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 8KO 53/2026 EBAZPENARENA
2026KO PROGRAMA-KONTRATUA, ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILAREN ETA «VIVIENDA Y SUELO DE EUSKADI S.A. – EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A» SOZIETATE PUBLIKOAREN ARTEKO HARREMANAK ARAUTZEKOA
BILDU DIRA:

– Alde batetik: Denis Itxaso González jauna, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua.

– Eta bestetik: Carlos Quindós Fernández jauna, «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa) sozietate publikoko zuzendari nagusia.

PARTE HARTU DUTE:

– Denis Itxaso González jaunak, bere eginbidearen jardunean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta haren ordezkari gisa.

– Carlos Quindós Fernández jaunak, arestian aipatutako sozietate publikoaren izenean eta haren ordezkari gisa.

Parte-hartzaile biek hitzarmen hau egiteko legezko ahalmena aitortzen diote elkarri, eta hartarako,

ADIERAZTEN DUTE:

I.– Babes publikoko etxebizitzen araubideari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 35.1 artikuluan xedatutakoaren arabera:

«Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak (egun Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila denak), 32. artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraitu gabe, zuzenean esleitu ahal izango die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren lurzoruaren gaineko azalera-eskubidea eratzea, edo laguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak kapitalaren gehiengoaren partaidetza duen sektore publikoko sozietateei, edo zuzenbide publikoko entitateei».

II.– Babes publikoko etxebizitzen araubideari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 35.2 artikuluan xedatutakoaren arabera:

«Esleipen hori lankidetza-hitzarmenen edo kontratu-programen bidez egingo da».

III.– Egungo Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak, halaber, kostu-bidez besterendu ahal izango diola Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasuneko lurzorua «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietateari, araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen sustapenerako, bat etorriz Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak 99.4.a) artikuluan xedatzen duenarekin.

Era berean, bat etorriz Euskadiko Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 18. artikuluko lehen apartatuko a) letran xedatutakoarekin, ezartzen da administrazio publikoen arteko hitzarmenek edo administrazio publikoen eta sektore publikoko erakundeen arteko hitzarmenek eragiten dutenean besterentzea, Lurzoru Ondare Publikoko ondasunak zuzenean besterendu ahal izango direla, erregelamendu bidez zehaztuko diren betekizunak eta baldintzak beteta.

IV.– «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoa dela, bat etorriz Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legean xedatutakoarekin, eta babes ofizialeko etxebizitzen sustapena bere helburu sozialean dagoela, bat etorriz «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoa sortzeko azaroaren 21eko 258/1989 Dekretuan xedatutakoarekin, hauen bidez aldatua:

29/1990 Dekretua, otsailaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita 258/1989 Dekretua, azaroaren 21ekoa, «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoa sortzekoa.

175/1992 Dekretua, ekainaren 23koa, zeinaren bidez aldatzen baita «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoa sortzekoa.

137/2007 Dekretua, irailaren 11koa, zeinaren bidez ezartzen eta arautzen baita «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoak jarduteko lege-esparrua ezarri eta arautzen duena, etxebizitzak eraikitzeko kudeaketa egikari dezan. Etxebizitza horiek honako mota hauetakoak dira: alokairurako erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak (etxebizitza sozialak), birkokatze-etxebizitzak (eskuratzeko modalitate guztietan) eta zuzkidura-bizitokiak.

96/2011 Dekretua, zeinaren bidez baimena ematen baita «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa) sozietate publikoaren estatutuak aldatzeko. Visesa.

58/2012 Dekretua, apirilaren 24koa, zeinaren bidez baimena ematen baita «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa) sozietate publikoaren estatutuak aldatzeko.

182/2012 Dekretua, irailaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (Visesa) sozietatearen kapital-gehikuntzan akzioak harpidetzeko eta sozietate horren estatutuak aldatzeko.

V.– Programa-kontratu honen bidez zehazten direla Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak itunkide duen sozietate publikoari emango dizkion onurak hark datozen urteetako ekitaldietan abiaraziko dituen babes publikoko etxebizitza-sustapenetarako.

Halaber, bat etorriz EAEko Etxebizitza Legearen bigarren xedapen iragankorrean agintzen denarekin, lege horren garapenari dagozkion erregelamenduak lantzen eta indarrean sartzen ez diren bitartean, eta itun hau onesten den unean indarrean daudenak ordezten ez dituzten bitartean, horiek izango dira indarrean, lege-xedapen horren aurkakoak edo kontraesanezkoak ez diren heinean.

VI.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrean aurreikusten direla programa-kontratu honen bitartez Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak bere gain hartzen dituen dirulaguntzak esleitzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak, aurrekontu-aplikazioaren barruan.

VII.– Alde biak ados daudenez bakoitzak bere interesekoa duenean, eta kontuan izanik Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 411/2024 Dekretuak xedatzen duena, programa-kontratu hau gauzatzea erabaki dutela, hartarako baliatuz ondorengo

ESTIPULAZIOAK

Lehenengoa.– Xedea.

2026ko programa-kontratu honen xedea da zehaztea Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak eta «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoak zer-nolako partaidetza izango duen bakoitzak jarraian zerrendatuko diren babes publikoko etxebizitzen sustapen pribatuetan, bai onuren emakidari dagokionez, bai haiek egikaritzeko alde bakoitzak bere gain hartzen dituen baldintza eta betebeharrei dagokienez.

Bigarrena.– Jarduera-esparrua.

a) «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoak jarraian aipatzen diren sustapenak gauzatzeko konpromisoa hartzen du bere gain, honako ezaugarri orokor hauekin:

Álava/Araba:

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Etxebizitza kopurua eta araubidea: 92 BOE alokairuan.

Eremua eta lurzatiak: Salburua S13 lurzatia RCP 30

Salmenta-araubidea: azalera-eskubidea.

Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:

– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 552.000 euro.

– Errentamendurako pizgarriak: 3.220.000 euro.

– Lagapenengatiko kalte-ordaina: 191.506,11 euro.

Gehieneko salmenta-prezioa:

– Etxebizitza (5.726,00 m² erabilgarri); lehen 45 m², 2.209,69 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 60 m²-ra arte, 2.099,20 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 75 m²ra arte, 1.841,40 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 90 m²-ra arte, 1.473,12 euro/m²e.

– Eranskinak (2.300 m² erabilgarri): 736,56 euro/m²e.

– Garaje libreak (0 m²e):

– Lokalak (260,00 m²e):

Sailaren kontura, Visesak Udalari egindako lagapenak: Sailaren eta Udalaren artean 2024ko otsailaren 26an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, egokitu gabe dauden lokalak entregatuko zaizkio Udalari. Lurzoru erabilgarri zenbatetsia: Visesaren alde azalera-eskubidea eratzea 2026an gertatzea aurreikusten da.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Etxebizitza kopurua eta araubidea: 66 etxebizitza sozial alokairuan.

Eremua eta lurzatiak: Salburua S13, RCP 7.1 lurzatia

Salmenta-araubidea: azalera-eskubidea.

Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:

– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 396.000 euro.

– Errentamendurako pizgarriak: 3.630.000 euro.

– Lagapenengatiko kalte-ordaina: 134.643,53 euro.

Gehieneko salmenta-prezioa:

– Etxebizitza (4.114,80 m² erabilgarri); lehen 45 m²-ak, 1.093,00 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 60 m²-ra arte, 1.093,00 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 75 m²ra arte, 1.093,00 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 90 m²-ra arte, 1.093,00 euro/m²e.

– Eranskinak (1.709,40 m² erabilgarri): 502,78 euro/m²e.

– Garaje libreak (0,00 m²e):

– Lokalak (182,80 m²e):

Sailaren kontura, Visesak Udalari egindako lagapenak: Sailaren eta Udalaren artean 2024ko otsailaren 26an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, egokitu gabe dauden lokalak entregatuko zaizkio Udalari.

Lurzoru erabilgarri zenbatetsia: Visesaren alde azalera-eskubidea eratzea 2026an gertatzea aurreikusten da.

Gipuzkoa:

Udalerria: Zumarraga.

Etxebizitza kopurua eta araubidea: 44 BOE alokairuan.

Eremua eta lurzatiak: (Z.2.3) «Forjas Zumárraga» P.U.R.2 eta A.P.2 lurzatiak.

Salmenta-araubidea: jabetza osoa.

Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:

– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 264.000 euro.

– Errentamendurako pizgarriak: 1.540.000 euro.

Gehieneko salmenta-prezioa:

– Etxebizitza (2.727,00 m² erabilgarri); lehen 45 m²-ak, 2.309,36 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 60 m²-ra arte, 2.193,89 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 75 m²ra arte, 1.924,46 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 90 m²-ra arte, 1.539,57 euro/m²e.

– Eranskinak (1.100,00 m² erabilgarri): 769,79 euro/m²e.

– Garaje libreak (0 m²e).

– Lokalak (260,00 m²e).

Sailaren kontura, Visesak Udalari egindako lagapenak: E/A.

Lurzoru erabilgarri zenbatetsia: 2025eko irailaren 11n, Udalak eta Visesak elkarren arteko hitzarmena sinatu zuten, lurzatiaren % 52,98 doan lagatzeko. Sustatzaile pribatu batek eta Visesak kontratua sinatu zuten 2025eko irailaren 11n, lurzatiaren gainerako % 47,02ari dagokionez.

Udalerria: Donostia.

Etxebizitza kopurua eta araubidea: 182 BOE alokairuan.

Eremua eta lurzatiak: Martutene – LO.05 Txomin Enea, a.30.8 eta a.30.9 lurzatiak.

Salmenta-araubidea: jabetza osoa.

Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:

– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 1.092.000 euro.

– Errentamendurako pizgarriak: 6.370.000 euro.

Gehieneko salmenta-prezioa:

– Etxebizitza (11.060,00 m² erabilgarri); lehen 45 m²-ak, 2.430,65 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 60 m²-ra arte, 2.309,12 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 75 m²ra arte, 2.025,54 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 90 m²-ra arte, 1.620,43 euro/m²e.

– Eranskinak (5.460,00 m² erabilgarri): 810,22 euro/m²e.

– Garaje libreak (240,00 m²e).

– Lokalak (610,00 m²e):

Sailaren kontura, Visesak Udalari egindako lagapenak: E/A.

Lurzoru erabilgarri zenbatetsia: Lurzorua eskuratzeko, Udalarekin lankidetza-hitzarmena 2026an zehar sinatzea aurreikusten da. Era berean, lurzoruaren benetako eskuratzea eta erabilgarritasuna 2027an gauzatzea aurreikusten da.

Udalerria: Ordizia.

Etxebizitza kopurua eta araubidea: 190 BOE alokairuan.

Eremua eta lurzatiak: HIE 22, San Juan, A.40.6/1, A.40.6/2, A.40.7/1 eta A.40.7/2 lurzatiak.

Salmenta-araubidea: jabetza osoa.

Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:

– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 1.140.000 euro.

– Errentamendurako pizgarriak: 6.650.000 euro.

Gehieneko salmenta-prezioa:

– Etxebizitza (11.673,00 m² erabilgarri); lehen 45 m²-ak, 2.309,36 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 60 m²-ra arte, 2.193,89 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 75 m²ra arte, 1.924,46 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 90 m²-ra arte, 1.539,57 euro/m²e.

– Eranskinak (4.750,00 m² erabilgarri): 769,79 euro/m²e.

– Garaje libreak (0 m²e).

– Lokalak (0 m²e):

Sailaren kontura, Visesak Udalari egindako lagapenak: E/A.

Lurzoru erabilgarri zenbatetsia: Sailaren eta Ordizia Lantzen Udal Sozietatearen arteko lankidetza-hitzarmena, 2025eko irailaren 11n sinatua, a.40.7/1 eta a.40.7/2 lurzatiak doan lagatzeko. Era berean, 2025eko irailaren 11n, a.40.6/2 lurzatiaren salerosketa-kontratu pribatuak formalizatu dira hirugarrenekin. 2024ko ekainaren 18an, Ordiziako Udalarekin hitzarmena sinatu zen, a.40.6/1 lurzatia doan lagatzeko. Kasu guztietan, lurzoruaren jabetza eta erabilgarritasuna 2026an eskuratzea aurreikusten da.

Udalerria: Andoain.

Etxebizitza kopurua eta araubidea: 80 BOE alokairuan.

Eremua eta lurzatiak: HIE 5 Ama Kandida, A.2/5-5 lurzatia.

Salmenta-araubidea: azalera-eskubidea.

Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:

– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 480.000 euro.

– Errentamendurako pizgarriak: 2.800.000 euro.

– Lagapenengatiko kalte-ordaina: 1.151.446,42 euro.

– Urbanizatzeagatiko/deskontaminazioagatiko kalte-ordainak. 380.876,10 euro.

Gehieneko salmenta-prezioa:

– Etxebizitza (5.494,00 m² erabilgarri); lehen 45 m²-ak, 2.209,69 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 60 m²-ra arte, 2.099,20 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 75 m²ra arte, 1.841,40 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 90 m²-ra arte, 1.473,12 euro/m²e.

– Eranskinak (2.240,00 m² erabilgarri): 736,56 euro/m²e.

– Garaje libreak (927,50 m²e).

– Lokalak (1.125,00 m²e):

Sailaren kontura, Visesak Udalari egindako lagapenak: Visesak eta Udalak elkarren arteko hitzarmena sinatzea aurreikusten da, Udalak garaje libreak emateko, zehazteke dagoen prezioan. Era berean, Udalari merkataritzako lokal eraikiak doan lagatzea aurreikusten da.

Lurzoru erabilgarri zenbatetsia: Sailaren eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, 2023ko apirilaren 12an sinatua. Visesaren alde azalera-eskubidea eratzea 2026an gertatzea aurreikusten da.

Udalerria: Irun.

Etxebizitza kopurua eta araubidea: 36 BOE alokairuan.

Eremua eta lurzatiak: IBI 8.3.05 «Mendipe», RB-3 lurzatia.

Salmenta-araubidea: azalera-eskubidea.

Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:

– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 216.000 euro.

– Errentamendurako pizgarriak: 1.260.000 euro.

Gehieneko salmenta-prezioa:

– Etxebizitza (2.185,00 m² erabilgarri); lehen 45 m²-ak, 2.209,69 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 60 m²-ra arte, 2.099,20 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 75 m²ra arte, 1.841,40 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 90 m²-ra arte, 1.473,12 euro/m²e.

– Eranskinak (419,94 m² erabilgarri): 736,56 euro/m²e.

– Garaje libreak (0 m²e).

– Lokalak (0 m²e):

Sailaren kontura, Visesak Udalari egindako lagapenak: E/A.

Lurzoru erabilgarri zenbatetsia: Lurzorua eskuratzeko, Sailaren eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena 2026an zehar sinatzea aurreikusten da. Era berean, Visesaren alde azalera-eskubidea eratzea eta lurzoruaren erabilgarritasuna 2026an gertatzea aurreikusten da.

Udalerria: Donostia.

Etxebizitza kopurua eta araubidea: 63 BOE alokairuan.

Eremua eta lurzatiak: IBI.1/LO.01 «Ciudad Jardin de Loiola», A.30.4 lurzatia.

Salmenta-araubidea: jabetza osoa.

Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:

– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 378.000 euro.

– Errentamendurako pizgarriak: 2.205.000 euro.

Gehieneko salmenta-prezioa:

– Etxebizitza (3.947,30 m² erabilgarri); lehen 45 m²-ak, 2.430,65 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 60 m²-ra arte, 2.309,12 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 75 m²ra arte, 2.025,54 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 90 m²-ra arte, 1.620,43 euro/m²e.

– Eranskinak (2.306,43 m² erabilgarri): 810,22 euro/m²e.

– Garaje libreak (0 m²e):

– Lokalak (0 m²e):

Sailaren kontura, Visesak Udalari egindako lagapenak: E/A.

Lurzoru erabilgarri zenbatetsia: Sailaren eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, 2025eko uztailaren 29an sinatua, A.30.4 eta A.30.5 lurzatiak Visesari doan lagatzeko. Visesaren aldeko eskritura publikoa 2025eko azaroaren 21ean sinatu zen.

Udalerria: Donostia.

Etxebizitza kopurua eta araubidea: 35 etxebizitza sozial alokairuan.

Eremua eta lurzatiak: IBI.1/LO.01 «Ciudad Jardin de Loiola», A.30.5 lurzatia.

Salmenta-araubidea: jabetza osoa.

Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:

– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: E/A.

– Errentamendurako pizgarriak: E/A.

Gehieneko salmenta-prezioa:

– Etxebizitza (2.375,27 m² erabilgarri); lehen 45 m²-ak, 3.540,48 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 60 m²-ra arte, 3.363,46 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 75 m²ra arte, 2.950,40 euro/m²e; hurrengo 15 m²-ak, 90 m²-ra arte, 2.360,32 euro/m²e.

– Eranskinak (1.281,35 m² erabilgarri): 826,11 euro/m²e.

– Garaje libreak (0 m²e).

– Lokalak (0 m²e):

Sailaren kontura, Visesak Udalari egindako lagapenak: E/A.

Lurzoru erabilgarri zenbatetsia: Sailaren eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, 2025eko uztailaren 29an sinatua, A.30.4 eta A.30.5 lurzatiak Visesari doan lagatzeko. Visesaren aldeko eskritura publikoa 2025eko azaroaren 21ean sinatu zen.

Oharra: zenbatetsitako azalera erabilgarriak. Bai etxebizitzen azalera bai haien kopurua behin betiko zehaztuko dira dagozkien babes ofizialeko etxebizitzen izendapena egiterakoan.

b) Ez dira aintzat hartuko Visesak sustapen bakoitzerako beren-beregi bere gain hartu dituen betebeharrak, ez eta kostu ekonomiko handiagoa dakartenak ere.

c) Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak baldintza hauek egiaztatzen ditu programa-kontratu honetan jasotako sustapenetan lagako diren lurzoruei dagokienez:

1.– Geologikoki egokiak izan daitezela bertan eraikin berriak eraiki ahal izateko.

2.– Ez dezatela zortasunik, kargarik, zergarik, edo errentamendurik izan, ez eta beste okupatzailerik ere.

3.– Legez beharrezkoak diren baldintzak bete ditzatela eraikuntzarako baliagarri izateko; batez ere, indarrean dagoen legeriaren arabera, garbiketa- eta lehengoratze-operazioak egin behar izatea ekar dezaketen substantzia kutsatzailerik ez egotea lurzoruetan.

Egiaztatzen bada lurzoruaren ezaugarri horiek ez direla betetzen, urraketa horrek Visesari eragiten dizkion kalte-galerak bere gain hartu beharko ditu Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak.

Oharra: deskontaminazioaren kalte-ordainetarako, urbanizatze orokorra egiteko edo Visesak Sailaren kontura edo haren mandatupean egin ditzakeen lanetarako esleitzen diren diru kopuruak behin-behinekoak dira eta kasuan kasuko azken kitapenean ebazten denaren mende izango dira. Une hori iristen denean, kopuruak erregularizatuko dira, eta kausitzen diren desbideratzeak kobratu edo itzuliko.

Hirugarrena.– Salmenta-prezioak.

Salmenta-prezioen gehieneko muga izango da programa-kontratu honen xede diren etxebizitzak eta eranskinak salerosteko unean indarrean dagoen Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren aginduan babes publikoko etxebizitzetarako zehaztutako gehieneko prezioak.

Bat etorriz babes publikoko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburuaren (egun Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua) 2022ko ekainaren 30eko Aginduaren 3.2.b) artikuluan ezarritakoarekin, baldin eta etxebizitzak kanpoko tokia badauka, horrela lortutako gehieneko prezioak % 2 handituko dira gizarte-etxebizitzetan, % 1,5 babes ofizialeko etxebizitzetan eta % 1 etxebizitza tasatuetan. Gehikuntza hori diru-sarreren zenbatespenetan aintzat hartu da, programa-kontratu honetan barne hartutako sustapenetan aplikagarria izan denean.

Laugarrena.– Kalitate-irizpideak.

Errentamendurako diren Araubide Bereziko Babes Ofizialeko etxebizitzek zein Araubide Orokorreko BOEk muntatuta izan beharko dituzte sukaldeak (goiko eta beheko armairuak, sukalde-gainekoa, harraska, sukaldea, labea, garbigailua eta hozkailua).

Azalera-eskubideko araubidez eskualdatzeko sustapenetan eta eraikinaren iraupena bermatze aldera, Visesak ezarriko du Jabeen Erkidegoaren Estatutuetan eratze-aurreikuspen hauek eratzea:

1.– Urteroko aurrekontua egiterakoan, eraikina behar bezala kontserbatu ahal izateko funts bat zuzkituko da mantentze-lanetarako; funtsaren zenbatekoa ezingo da izan kasuan kasuko babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioan ezarritako babes ofizialeko etxebizitzaren prezioaren milako bat baino txikiagoa.

2.– Azalera-eskubidearen emakida egin eta 40 urte betetzen direnetik aurrera, urtero inbertituko den kopurua ezingo da izan kasuan kasuko babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioan ezarritako babes ofizialeko etxebizitzaren prezioaren % 0,5 baino txikiagoa.

– Egitura- eta eraikuntza-osagaien sendotasunari eta segurtasunari buruzkoak.

– Euriteei eta hezetasunari aurre egiteko iragazgaiztasunari buruzkoak.

– Instalazioen egoera onari buruzkoak.

– Suteen aurkako segurtasunari buruzkoak.

Bosgarrena.– Baldintza ekonomikoak.

Alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren (egun Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua) 2021eko abenduaren 7ko Aginduaren 14. artikuluan garatzen dira Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 42. artikuluan ezarritako laguntzak, finantzaketa kualifikatua eta laguntza ekonomikoak.

Horrela, alokairu babestura bideratutako etxebizitza-parkeari dagokionez, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak kontzeptu hauek lagunduko ditu diruz, bat etorriz Alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruz Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren (egun Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua) 2021eko abenduaren 7ko Aginduan ezarritakoarekin:

1.– Errentamendura bideratutako babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntza teknikorako eta urbanizatzearekin zerikusia duten kostuetarako:

Dirulaguntza hori laguntza teknikoaren guztizko kostuaren % 100 izan ahal izango da, halakotzat hartuta eraikuntza-proiektuaren eta urbanizazio-proiektua idaztearen kostuak eta obra zuzentzeak eta ikuskatzeak sortutako kostuak.

Era berean, urbanizazio-kostuen % 100era izan ahal izango da, betiere BEZa eta beste zerga batzuk kanpoan utzita.

Kontzeptu biak batuta, etxebizitza bakoitzeko sei mila (6.000) euroko gehieneko mugarekin.

Birgaitze integratuko eremuetan, eremu degradatuetan, landa-eremuetan, despopulatzen ari diren landa-eremuetan eta lehentasunezko jarduketa-eremuak suspertzeko eskualdeetako plan estrategikoetan sartutako esparruetan, bederatzi mila (9.000) eurorainoko laguntza emango da etxebizitza bakoitzeko, gehienez ere.

Programa-kontratuaren apartatu honetan barne hartuta dago, orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak hartutako konpromisoei jarraikiz (egun Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila), Sailak eta Visesak zuzenean sustatutako 60.000 euroko diru-partida, 2005eko martxoaren 23an Visesarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, eraikuntza-lanen alorrean lan-baldintza hoberenak sorrarazten lagunduko zuten irizpideak eta jarduketak lantzeko; partida hori 2026ko ekitaldi honetako obretan laneko arriskuen zaintza-gaiez arduratuko direnen lan-kostuei aurre egitera bideratuko da.

Zenbateko hori jasandako kostuari dagokion ziurtagiria aurkeztu ondoren ordainduko da, eta une horretan egikarituko da haren erregularizazioa.

2.– Babes publikoko etxebizitzak sustatzea, gerora hirugarren bati besterentzeko, eta hark etxebizitzak errentamendu babestura bideratzea gutxienez 75 urterako:

– Hogeita hamabost mila (35.000) euroko zuzeneko laguntza emango da araubide orokorreko babes publikoko etxebizitza bakoitzeko, araubide orokorreko babes publikoko etxebizitzen errentekin.

– Berrogeita hamabost mila (55.000) euroko zuzeneko laguntza emango da araubide bereziko edo sozialeko babes sozialeko etxebizitza bakoitzeko, araubide bereziko edo sozialeko babes sozialeko etxebizitzen errentekin.

Kontzeptuetako bakoitzari dagozkion dirulaguntzak beste zerbaitetarako erabili ahal izango dira, baldin eta justifikatzen bada hasieran aurreikusitakoa baino gastu handiagoa egin dela. Horregatik beragatik, zilegi izango da hitzarmen honetan aintzat hartzen diren sustapenen artean dirulaguntzak eskualdatzea, Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariaren baimenarekin.

Ohar gehigarria: klausula hau betez emandako laguntzei eutsi egingo zaie, hargatik eragotzi gabe hasieran sustatutako etxebizitzen erabilera edo tipologia aldaraz dezaketen ondorengo akordioak edo itun-kideetako bakoitzak tokiko erakunde edo udalekin hartu ahal izango dituen konpromisoak –hala nola lagapenak, ostatu-emateak–, sustapen bakoitzerako hitzartutako baldintzen aldaketa dakartenak.

Seigarrena.– Programa-kontratuaren garapena eta jarraipena.

A) Programa-kontratu hau sinatzeak ahalmena ematen dio Visesa sozietate publikoari izapideak abiarazteko eta behar diren baimenak eskatzeko, hala nola babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazio-zedula, udal-baimenak, proiektuak eta laguntza teknikoa kontratatzea, obrak egikaritzea eta abar.

Gero, programa-kontratuaren eranskin modura, azalera-eskubidea eratzeko edo kostu-bidez lurzorua zuzenean besterentzeko aginduak gehituko dira, baldintza tekniko eta juridikoen pleguekin batera, programa-kontratu honetan barne hartutako babes ofizialeko etxebizitzen sustapen bakoitzerako, eta baimen horiek askietsiko dira Babes Ofizialeko Etxebizitzen Erregelamenduaren 79. artikuluko e) apartatuan xedatzen dena betetzen dela ziurtatzeko lurralde-ordezkaritzen aurrean, behin-behineko kalifikazio zedula erdiesteari dagokionerako.

A.1.– Sustapenak egikaritzeko erabiliko dira lursailak, gerora haiek pertsona fisiko zein juridikoei besterentzeko, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren agindu baten bidez geroago zehaztuko den prozeduraren arabera.

Azalera-eskubidearen lagapenak 75 urte iraungo du, eta, hura bururatzean, eraikina Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren Ondarean barne hartuta geratuko da, baldin eta onuradunek ez badute lurzoruaren jabetza eskuratu zuzenbidez baliagarria den edozein bidez, orduan automatikoki iraungiko baita baimendutako azalera-eskubidea.

Azalera-eskubide hori kostu bidez eratuko denez gero, Visesak sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimo (6.010,12 euro) gehi dagokion BEZa ordainduko dizkio Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari, dagokion eskritura publikoa ematen den egunean (BEZa kalkulatzeari dagokionez, honako hau izango da azalera-eskubideen eraketaren zerga-oinarria: lagatako lur urbanizatuaren kostuaren zati proportzionala, lagatako urbanizazioaren amortizazioa barne, hala badagokio. Zati proportzional hori % 70ean finkatuta dago).

A.2.– Lurzorua eskualdatzearen ondorio- eta prezio-balioaren mugapenei dagokienez, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari men egingo zaio; hau dio:

«1.– Babes ofizialeko etxebizitzen sustapenetara zuzendutako lurzoruen balioa arlo honetan aplika daitekeen legediak ezartzen dituen lurzorua baloratzeko erregelak aplikatzearen ondoriozkoa izango da. Horrenbestez, berdinbanaketa-prozesuetan, sustatu beharreko produktu higiezinen errentagarritasunak haztatuz kalkulatuko da babes ofizialeko etxebizitzarako lurzoru urbanizatuaren oihartzun-balioa. Nolanahi ere, babes ofizialeko etxebizitzaren lurzoru urbanizatuaren oihartzun-balioak ez ditu inolaz ere muga hauek gaindituko:

a) Etxebizitzen eta, araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, etxebizitzen eta gainerako eraikinen gehieneko prezioaren % 15.

b) Etxebizitzen eta, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, etxebizitzen eta gainerako eraikinen gehieneko prezioaren % 20.

c) Erregulazio autonomikoko erregimen tasatuko babes ofizialeko etxebizitzak direnean, prezio horren % 25.

Ondorio horietarako, etxebizitzarekin lotuta ez dauden lokalen eta eranskinen gehieneko prezioa kalkulatzeko, merkatuko prezioak erabiliko dira.

2.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, urbanizazioaren kostutzat joko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 147. artikuluan xedatutakoak.

3.– Babes ofizialeko etxebizitzaren sustapenera zuzendutako lurzoru, orube, partzela eta jada urbanizatutako hirigintza-eraikigarritasunen kostu bidezko eskualdatzearen gehieneko prezioak ezingo ditu gainditu artikulu honen lehenengo paragrafoan gehienekotzat jotako ehunekoen mugak. Kostu bidez eskualdatzean, muga hauek gainditzea arrazoi nahikoa izango da kalifikazioa ukatzeko».

Prezioaren ordainketari dagokionez, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 94. artikuluan xedatutakoari men egingo zaio. Aipatu artikuluan xedatutakoa betez, prezio hori kontratu-programaren xede diren etxebizitzak eskrituratan ipini ondoren ordainduko du Visesak.

B) Visesa sozietate publikoak sei hilean behin helaraziko dio Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariari informazio xehatua sustapenen abiamenari eta bilakabideari buruz (esleipenak, obren egikaritzapenaren zenbatekoak, epeen betearazpena eta abar), eta urteroko bilera baten bidez adostuko dira programa-kontratu honen jarraipenerako eta betearazpenerako egokiak diren ekinbideak.

Horretarako, alde biek, ados ipinita, batzorde misto bat eratuko dute, eta haren egitekoa izango da programa-kontratu honen baitako jarduketen programazioa, jarraipena eta azterketa egitea. Batzordea Visesako zuzendari nagusiak eta Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariak osatuko dute, edo haiek eskuordetzen dituztenek. Programa-kontratuaren barnean gauzatzen diren jardueren memoria bat idatziko da urtero, eta hurrengo ekitaldirako jarduketa-proposamen bat.

Zazpigarrena.– Kontratua eguneratzeko eta sustapenak barne hartzeko prozedura.

Programa-kontratua egikaritzeko eta kudeatzeko dokumentu honetan adostu litezkeen aldaketak eta barne har litezkeen sustapen- eta kudeaketa-ildo berriak dokumentu honen eranskin modura formalizatuko dira, eta kontratu-konpromisoen eguneratzea eta haien kontraprestazio ekonomikoa aintzat hartuko dituzte.

Zortzigarrena.– Dirulaguntzak eta maileguak.

a) Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak hainbat urtetan ordainduko ditu dirulaguntzak, honako banaketa honen arabera:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

b) Alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzko 2021eko abenduaren 7ko Aginduaren 11. artikuluaren arabera eman beharreko hipoteka-maileguek edo deskontu-lerroek, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren lurralde-ordezkaritzetan izapidetu ondoren, etxebizitzen eta eranskinen salmentarako gehieneko preziorako gehieneko zenbateko bat izango dute, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak erregulatzen dituen araudiaren arabera, behin agindu horren arabera lortutako dirulaguntzen zenbatekoa deskontatu ondoren.

c) Maileguen baldintzak:

– Mailegu kualifikatuaren interes-tasa: kreditu-entitateekiko lankidetza finantzarioko hitzarmenean indarrean dena, hitzarmen hori onesten den unean.

– Amortizazio-epea: 20 urte; 4 urte gehiagoko aukerako gabealdiarekin, gutxienez 20 urteko errentamendurako sustapen-eragiketetan. Gutxieneko errentamendu-epea 50 urtekoa denean, amortizazio-epea 33 urtera artekoa izango da, aipatutako epearen barruko 8 urteko aukerako gabealdiarekin.

– Bermeak: mailegua hipoteka bidez bermatu ahal izango da, eta, behar izanez gero, kreditu-entitateek mailegu-hartzaileari eska diezazkioketen bermeekin.

– Erabilgarritasuna: emandako maileguaren % 100erainokoa, inbertsioaren garapenaren eta obren egikaritzapenaren arabera.

– Bankuko deskontu-lerroaren muga-eguna: etxebizitzak bideratuta dauden gutxieneko errentamendu-epearen arabera, 4 edo 8 urtekoa izango da formalizatzen denetik aurrera.

– Interes-tasaren subsidiazioa:

1.– Etxebizitza sozialak sustatzen direnean gerora errentamendu babesturako besterentzeko, araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentarekin, subsidiatutako interes-tasa urteko efektiboaren % 0 izango da mailegu kualifikatuaren bizialdi osoan, eta subsidioak gehienez 20 urteko iraupena izango du.

2.– Etxebizitzak sustatzen direnean araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin gutxienez 20 urtez errentamendura bideratzeko, subsidiatutako interes-tasa % 1eko urteko tasa efektiboa izango da (% 0,99ko tasa nominala, hileroko muga-egunekin) mailegu kualifikatuaren bizialdi osoan, eta subsidioak gehienez 20 urteko iraupena izango du.

Bederatzigarrena.– Indarraldia eta berritzea.

2026ko programa-kontratu honek sinatzen denetik 2030eko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du. Aurreko epea amaituta, haren xedea guztiz bete ezean, programa-kontratuaren indarraldian hasitako jarduketa jakin batzuk luzatu ahal izango dira harik eta bukatzen diren arte, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

Egoitza elektronikoa, 2026ko maiatzaren 4a.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.

VISESAren zuzendari nagusia,

Carlos Quindós Fernández.


Azterketa dokumentala