Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2026ko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2034

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 4koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Fundación para la Promoción de Sustancias de Origen Humano de Euskadi (SoHO) / Euskadin Giza Jatorriko Substantziak Sustatzeko Fundazioa (SoHO) (lehen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa Fundazioa)», izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.

2025eko abenduaren 10ean eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean, «Fundación para la promoción de Sustancias de Origen Humano de Euskadi (SoHO) / Euskadin Giza Jatorriko Substantziak Sustatzeko Fundazioa (SoHO) (lehen Fundación Centro Vasco de Transfusión y Tejidos Humanos)», izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da.

2025eko irailaren 4an fundazioaren patronatua bildu zen, eta bertaratutakoek aho batez erabaki zuten fundazioaren estatutuetako 1., 3., 4., 8. eta 15. artikuluak aldatzea.

Estatutu-aldaketa horiek arrazoi honengatik egin dira: Europar Batasunak eta estatu kideek erregelamendu erkide berri bat ezarri behar dute giza jatorriko substantziak (SoHO) arautzeko. Horrek esan nahi du giza jatorriko substantzien dohaintza sustatzeko egitura bakarra lortu behar dela 3 Lurralde Historikoetan, eta SoHO dohaintza sustatzeko unitate bat sortu behar dela.

Akordioa publiko egin zen Donostian, 2025eko abenduaren 9an, José Carlos Arnedo Ruiz Notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2.369).

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2025eko abenduaren 9an erabaki soziala protokolizatzeko eskriturarekin batera aurkeztutakoa (2.369 protokolo-zenbakia), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea «Fundación para la Promoción de Sustancias de Origen Humano de Euskadi (SoHO) / Euskadin Giza Jatorriko Substantziak Sustatzeko Fundazioa (SoHO)» fundazioaren estatutuen aldaketa, agindu honen datarekin eta 2025eko abenduaren 9an José Carlos Arnedo Ruiz Notarioaren aurrean egindako eskritura publikoko zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 2.369).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, beraren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 4a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala