
90. zk., 2026ko maiatzaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
2031
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratu dela hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 2022/11 Legearen 102.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Hezkuntzako sailburuaren 2026ko otsailaren 17ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2026ko otsailaren 27ko EHAA, 40 zk.), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzan goi-kargudun baten idazkari lanpostu bat, 520010 kodea eta 68 dotazioa, betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 5a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS