Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2026ko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2030

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 9koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Agindua zuzentzen duena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidegoetan eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zen eta horien oinarri espezifikoak onartu ziren. Halaber, goi-mailako teknikarien kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako eskalan sartzeko hautaketa-prozesuan eskabideak aurkezteko epea zabaldu zen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira baina, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduan (2026ko maiatzaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 80. zk.). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidegoetan eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zen, eta berariazko oinarriak onartu ziren. Huts horiek zuzentzea egokitzen da orain.

Akats horiek zuzentzeak Osasun Publikoaren eta Epidemiologiaren Eskalan sartzeko hautaketa-prozesuan onartzeko baldintzei eragingo dienez, prozesu horretan eskabideak aurkezteko epea luzatzea xedatu da.

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Akatsak zuzentzea.

Hauxe dio 2.3 oinarriak, IV eranskinean, 2026/1806 orrian (24/66):

«2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu hauetako gradu- edo lizentzia-tituluak:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

»

Honako hau esan behar du:

«2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu hauetako gradu- edo lizentzia-tituluak:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

»

Bigarren artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea luzatzea.

Goi Mailako Teknikarien Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalan sartzeko hautaketa-prozesuan eskabideak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 11n amaituko da, 14:00etan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 9a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala