Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2026ko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2029

789/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estrategiako, Eraldaketako eta Komunikazioko zuzendariordea izendatzen baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 601/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estrategiako, Eraldaketako eta Komunikazioko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia egin zen (2026ko apirilaren 9ko EHAA, 65. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiek lanpostua betetzeko aurkeztu duten dokumentazioa aztertu da, eta haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira.

Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, Matxalen Begoña Ezkurra Llorente andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Matxalen Begoña Ezkurra Llorente andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estrategiako, Eraldaketako eta Komunikazioko zuzendariorde izendatzea, izendapen askez.

Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko maiatzaren 18tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala