Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2026ko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2027

1193/2026 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Oftalmologiako Zerbitzu Sanitarioko burua aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen azaroaren 18ko 2385/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Oftalmologiako Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostu bat lehiaketa-sistemaren bidez hornitzeko (2025eko abenduaren 11ko EHAA, 239. zk., eta 2025eko abenduaren 22ko BOE, 306. zk.).

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ioana Romero Moreno andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Oftalmologiako Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oftalmologiako Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea Ioana Romero Moreno andrea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2026ko maiatzaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Usansolo, 2026ko apirilaren 23a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

GEMMA FERNÁNDEZ PEÑALBA.


Azterketa dokumentala