Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2026ko maiatzaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1994

767/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Mentaleko eta Koordinazio Soziosanitarioko zuzendariordea izendatzen baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 454/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Mentaleko eta Koordinazio Soziosanitarioko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia egin zen (2026ko apirilaren 1eko EHAA, 62. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiek lanpostua betetzeko aurkeztu duten dokumentazioa aztertu da, eta haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira.

Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, Javier Almeida Velasco jaunak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Javier Almeida Velasco jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Mentaleko eta Koordinazio Soziosanitarioko zuzendariorde izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko maiatzaren 18tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 30a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala