Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2026ko maiatzaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1992

2746/2026 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Kudeaketa Sanitarioko Unitateko administrazioko taldeko burua kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuan.

1810/2020 Ebazpenaren bidez, Olga Pérez Jayo andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu ESIko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko administrazioko taldeko buru izendatu zen, 2020ko abenduaren 11ko EHAAn (247. zk.) argitaratua.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Olga Pérez Jayo andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu ESIko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko administrazioko taldeko buru kargutik kentzea, berak hala eskatuta eta eskerrak emanda egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko apirilaren 19ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari haren berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko apirilaren 19a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala