
58. zk., 2026ko martxoaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1328
843/2026 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Novia Salcedoko Osasun Mentaleko Zentroa – Adikzioak zentroko Osasun Mentaleko Unitateko burua izendatzen baita, aldi baterako eta lau urte luzagarriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen urriaren 27ko 1053/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Novia Salcedoko Osasun Mentaleko Zentroa – Adikzioak zentroko Osasun Mentaleko Unitateko buru lanpostu bat hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko azaroaren 27ko EHAA, 229. zk., eta 2025eko abenduaren 5eko BOE, 292. zk.).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Irantzu González Llona andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Novia Salcedoko Osasun Mentaleko Zentroa – Adikzioak zentroko Osasun Mentaleko Unitateko buru izendatzea, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Irantzu González Llona Novia Salcedoko Osasun Mentaleko Zentroa – Adikzioak zentroko Osasun Mentaleko Unitateko buru izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2026ko martxoaren 4a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko martxoaren 4a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ARATXU LOZANO OTERO.
RSS