
54. zk., 2026ko martxoaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ORIOKO UDALA
1254
IRAGARKIA, Orioko 3.4 «Arrantzale kalea, 2» eta 3.5 «Eusko Gudari kalea, 26» unitateak 2. babes akustiko bereziko zonaren adierazpenean sartzea behin betiko onartzeari buruzkoa.
Orioko udalbatzarrak, 2026ko otsailaren 26an egindako ohiko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:
1.– Behin betiko onartzea 3.4 «Arrantzale kalea, 2» eta 3.5 «Eusko Gudari kalea, 26» unitateak -2. babes akustiko bereziko zonaren adierazpenean sartzea, inolako aldaketarik egin gabe 2025eko abenduaren 11ko udalbatzarraren ezohiko bilkuran hartutako lehen onarpeneko erabakiarekiko.
2.– Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea 3.4 «Arrantzale kalea, 2» eta 3.5 «Eusko Gudari kalea, 26» unitateak 2. babes akustiko bereziko zonaren adierazpenean sartzearen behin betiko onarpenaren erabakia.
Hori guztia, Euskadiko Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoa betez.
Jakinarazten dugun erabaki edo ebazpen hau behin-betikoa da administrazio bidean eta honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegien aurrean, bi hilabeteko epearen barruan, jakinarazpen hau jasotzen duzunetik kontatzen hasita.
Hori baino lehen, hala ere, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke udalbatzarraren aurrean, hilabeteko epearen barruan, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Kasu horretan, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri berraztertze-errekurtsoa erabaki edo atzera bota arte.
Orio, 2026ko martxoaren 2a.
Alkatea,
ANUSKA ESNAL OLIDEN.
RSS