
54. zk., 2026ko martxoaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1252
EDIKTUA, 2026ko martxoaren 10ekoa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, gazteen emantzipaziorako Emantzipa Programarako laguntzak arautzen dituen abenduaren 26ko 191/2023 Dekretuan jasotako dirulaguntzen zuzentzeko errekerimenduak eta ebazpenak jakinarazteko dena.
Aipatutako ebazpenen jakinarazpen pertsonala egitea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzan eskura dezaketela (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 10a.
Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,
ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.
RSS