Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2026ko martxoaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1251

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun zuzendariena, B motako jokoaren enpresa operadorearen fidantza itzultzeko eskaeraren berri emateko dena.

Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 45. artikuluak xedatzen duenez, fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, hartzekoduntzat jotzen diren jokalariek edo apustulariek konfiskatzeko eska dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluari jarraituz, argitara ematen da B48454680 enpresak B motako enpresa operadore gisa 2011ko urtarrilaren 5ean jarritako fidantza itzultzeko eskaera (erregistro-zenbakia: F201100069). Horrela, bi hilabeteko epean, joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek aurkeztu ahal izango dute zor den zenbatekoa ordaintzeko eskaera Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), fidantzaren kargura.

Eskaerarekin batera aurkeztu behar da kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 12a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

NEREA ALDAY GARATE.


Azterketa dokumentala