Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2026ko martxoaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1247

AGINDUA, 2026ko martxoaren 12koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2025eko abenduaren 9ko Agindua aldatzeko dena. Agindu horren bidez, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartzen dira 2026ko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko NPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko abenduaren 9ko Aginduaren bidez, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartu ziren 2026ko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan.

Agindu horrek urtebeteko eta bi urteko eragiketak izapidetzeko eta gauzatzeko aukera jasotzen du, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 6.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Artikulu horren arabera, eragiketak urtebetekoak edo bi urtekoak izan ahalko baitira. Eta hori bat dator (EB) 2021/2115 Erregelamenduaren 58.1.a) artikuluarekin, zeinak mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko ahalmena ematen du esku-hartze bereizi gisa, sektoreak behar dituen premia operatibo eta aurrekontu-beharretara egokitu ahal izateko, urte anitzetarako plangintzak barne.

Hala ere, agindu hori onartu ondoren, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren komunikazio baten bidez, agerian geratu da ez dagoela funtsik esleituta 2028ko finantza-ekitaldirako, eta, bi urteko eragiketa guztiak kanpoan uzteko, aginduaren testua aldatzea iradoki da. Egoera hori, agindua argitaratu eta gerora sortu dena eta deialdia onartzeko unean aurreikusi ezin zena, Europar Batasunak 2028-2034 aldirako urte anitzeko finantza-esparrurik ez izatearen ondorio da, eta horrek eragotzi egiten du eskabideak aurkeztu ondorengo (n+2) bigarren finantza-ekitaldiari dagozkion gastu-konpromisoei erantzutea.

Egoera horrek zuzenean eragiten dio bi urteko eragiketen bideragarritasun juridikoari eta aurrekontu-bideragarritasunari, bi finantza-ekitaldi hartzen baititu nahitaez. Etorkizunerako aurrekontu-eskuragarritasunik ez dagoenez, ezinbestekoa da deialdia egokitzea, bi urteko eragiketei buruzko aipamen oro kenduz eta diruz lagun daitezkeen jarduerak soilik urtebetekoak izatera mugatuz, segurtasun juridikoaren, administrazio onaren eta onuradun izan daitezkeen pertsonen konfiantza legitimoaren printzipioak babesteko.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– 2025eko abenduaren 9ko Aginduaren I. eranskineko 3. oinarria «Eragiketen eta haien ekintzen onargarritasuna» aldatzea. (2025eko abenduaren 9ko Agindua zeinaren bidez mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartzen baitira 2026ko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko NPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan).

3. apartatua aldatu da, eta honela gelditu da:

«3.– Eragiketak urtebetean egitekoak soilik izango dira. a) Urtebeteko eragiketa: berregituratzeko edo birmoldatzeko ekintzen multzoa, laguntza eskatu eta hurrengo finantza-ekitaldian amaituko dena».

Bigarren artikulua.– 2025eko abenduaren 9ko Aginduaren I. eranskineko 4. oinarria «Eragiketen eta haien ekintzen onargarritasuna» aldatzea. (2025eko abenduaren 9ko Agindua zeinaren bidez mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartzen baitira 2026ko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko NPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan).

1.– Aldatu egiten da 1.l apartatuaren lehenengo paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

«Eragiketa hori urtebetekoa izango da. Jatorrizko lurzatian zegoenaren aldean, barietatea aldatu beharko da, edo laborantza-sistema, edo ardogintzarako mahats-barietatea aldatu ez baina txertaka bai, edo hori dena beharko da aldatu, non eta mahastiaren kokapena aldatzen ez den. Ardogintzako mahats-barietate berari eutsi baina txertaka baldin bada aldatzen, diruz lagun daiteke baldin eta erakusten bada mesedegarria dela ingurumenaren eta klimaren aldeko helburu baterako edo batzuetarako (hemen dago helburu horien zerrenda: Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko (EB) 2022/126 Erregelamendu Eskuordetuaren 12.1.g) artikuluan). Eragiketa horren gastua ardoaren nahitaezko ingurumen-zatiketarako kontabilizatu ahal izango da, baina, horretarako, autonomia-erkidegoak VIII. eranskinean jakinarazi beharko du».

2.– Aldatu egiten da 1.lV apartatua «Birlandaketa, arrazoi sanitario edo fitosanitarioak direla-eta agintaritza eskudunaren aginduz behartutako erauzketaren ondoriozkoa», zehazki bigarren paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

«Eragiketa hori urtebetean egin behar da, eta II. eranskinean jasotako ekintzak ere tartean izan daitezke. Eragiketaren helburua birlandatzea bera da».

Hirugarren artikulua.– 2025eko abenduaren 9ko Aginduaren 7. oinarria «Funtsen esleipena eta ebazpena» aldatzea. (2025eko abenduaren 9ko Agindua zeinaren bidez mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartzen baitira 2026ko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko NPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan).

1.– Aldatu egin da 2. apartatuaren lehen paragrafoa eta honela geratzen da idatzita:

«2.– Euskal Autonomia Erkidegoak honela jokatuko du jakiten duenean Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Fruta, Barazki eta Mahastizaintza eta Ardogintzako Zuzendariordetza Nagusiak proposatuta Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Arloko Biltzarrak esku-hartze honetarako zer funts esleitu dituen eskabideak aurkezten diren ekitaldiaren (n) ondorengo finantza-ekitaldirako (n+1):».

2.– Kendu egiten da 2. apartatuko c) letra.

3.– Aldatu egiten da 3. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

«3.– Eskatu diren eragiketak onartzeko edo ukatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileko zuzendariak ebazpen bakarra emango du, betiere Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundiek emandako behin betiko ebazpen-proposamenetan oinarrituta, eta egiaztatu ondoren badagoela nahikoa kreditu. Kreditu hori Nekazaritzako Konferentzia Sektorialak esleitzen du ISV-Euskadin berregituraketa eta birmoldaketa egiteko n+1 ekitaldian, eta oinarri honetako 1. apartatuan jasotakoaren arabera».

Laugarren artikulua.– 2025eko abenduaren 9ko Aginduaren III. eranskinaren aldaketa. (2025eko abenduaren 9ko Agindua zeinaren bidez mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartzen baitira 2026ko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko NPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan).

Aldatu egiten da A apartatua, «Eragiketen ezaugarriak, helburu orokorrak eta haiek betetzeko gutxieneko ekintzak (1) eta (2)», zehazki, «Eragiketa» zutabea eta honela geratzen da idatzita:

«Birlandaketa, gidatze-sistemarekin edo gabe (urtebeterako eragiketa)».

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA.– Bi urteko eskabideak egokitzea.

Eskabideak aurkezteko ohiko epean bi urteko eragiketa-proposamenak aurkeztu dituzten eskatzaileek 10 eguneko epea izango dute, agindu honek ondorioak dituen egunetik zenbatzen hasita, eskabide horiek agindu honen bidez sartutako betekizun berrietara egokitzeko.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 12a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala