Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2026ko martxoaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1245

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 11koa, HABEko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez 2026ko ekitaldirako aztertzaileak izendatzen baitira HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko probetarako.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, 2020ko irailaren 9ko Aginduaren bidez, HEOCen definitutako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezarri zituen, eta, agindu horren babesean, HABEko zuzendari nagusiak, 2025eko abenduaren 23ko eta 2026ko otsailaren 6ko ebazpenen bidez, aurtengo egiaztatze-deialdiak egin zituen.

Gero, 2026ko otsailaren 20ko Ebazpenaren bidez, HABEko zuzendari nagusiak argitara eman du HABEk 2026. urtean deitutako probetarako aztertzaileak izendatzeko ebazpena. Proba horien xedea da Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzea.

Argitaratutako izendapenen zerrendan hutsen bat dagoenez, aipatutako izendapenak osatu behar dira, 2020ko irailaren 9ko Aginduan eta 2026ko otsailaren 20ko Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz, eta HABEren 2026ko deialdiak gauzatzeko helburuz. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau izendatzea B1 mailako aztertzaile, HEOCen ezarritako euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2026. urteko deialdietarako:

Miren Edurne Gorospe Albizu.

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea ezen, administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioketela Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2026ko martxoaren 11.

HABEko zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala