
54. zk., 2026ko martxoaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 9 orri.)
- EPUB (122 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1239
468/2026 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baitira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak mendekoen/langileen lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, mendekoen/langileen lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Honako hauek dira lanpostu funtzionalak:
Zeladorea.
Zerbitzuetako langilea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.
Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 23tik apirilaren 22ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 10.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 5a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK MENDEKOEN/LANGIEEN LANBIDE-TALDEKO KATEGORIETAN (HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL)
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira mendekoen/langileen lanbide-taldeko kategorietako (hainbat lanpostu funtzional) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 5. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan jasota dauden baldintzez gain eta horietan aurreikusten diren salbuespenak kenduta, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, kasuan kasu esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte:
a) Oinarri orokorretako 8.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, egindako ikasturteen ziurtagiria (DBH edo baliokidea) izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
b) Kasu guztietan bete beharko dira lortu nahi den lanpostuaren baldintzak, indarrean dagoen araudiaren arabera.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:
E taldea: 10 euro.
3.– Lehiaketa-oposizioaren garapena.
3.1.– Eskakizunak eta merezimenduak alegatzea. Dokumentazioa aurkeztea.
Oinarri orokorretako 12.2 apartatuan aurreikusitako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, onartuen behin betiko zerrendan daudenek eta, baztertuen zerrendan egonik, horretarako ezarritako epearen barruan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu edo aurkeztuko dutenek deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eta merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten agiriak alegatu eta erantsi beharko dituzte, oinarri orokorretako 12.3 apartatuan ezarritako moduan eta epean.
Kategoria eta lanpostu funtzional bakoitzean eskatzen den titulazioa egindako ikasketa-urteen ziurtagiriaren (DBH edo baliokidea) titulua edo baliokidea da, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
3.2.– Oposizioaldia.
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.
Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Ariketako galderak galdera-sortatik aterako dira. Galdera-sorta hori, gutxienez, 12 aste lehenago emango da, Osakidetzaren web-orrian.
3.3.– Lehiaketaldia.
Oinarri orokorretako 12.3 oinarrian ezarritako moduan eta epean baloratuko dira alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak, III. eranskinean jasotako merezimenduen baremoaren arabera, oinarri orokorretan ezarritako irizpideak betez.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.
Oinarri orokorren 6. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpena, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko dagokion zikloko destinoen behin betiko esleipenari buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren identifikatuko dira deialdi honen xede diren destinoak.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN MENDEKOEN/LANGILEEN LANBIDE-TALDEKO KATEGORIETAN (HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunean aitortuta duten zerbitzaldia zenbatuko da, eta gehieneko muga 20 urtekoa izango da.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko Zerbitzu Sanitarioetan parte hartzen den hautaketa-prozesuan deitutako lanpostu funtzionalean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,25 puntu.
Era berean, zenbaketa hori aplikatuko da parte hartzen den hautaketa-prozesuko deialdian sartutako lanpostu funtzionalari dagokion eremuaren kudeaketan edo koordinazioan erantzukizuneko lanpostuak betetzen direnean.
2.– Osakidetzan lanbide-talde bereko edo hurrengo goragoko lanpostu funtzionaletan emandako zerbitzuak % 75ean baloratuko dira, baldin eta lanpostu horiek ezin badira eskuratu arau-aldaketengatik desagertu direlako edo gerora eskatutako titulaziorik ez dutelako. Balorazio hori egiteko, izangaiak eskaera aurkeztu behar du lehenbizi.
Eskaera hori loteslea izango da, halaber, Lan-Eskaintza honetatik eratorritako etorkizuneko prozesuetarako, hala nola hurrengo aldi baterako kontratazio-zerrendak egiteko. Eskaera aurkezteko, dokumentazioa aurkezteko oinarri orokorren 12.3 apartatuan ezarritakoa bete behar da, oinarri hauetan eta hautaketa-prozesu bakoitzean onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda jasotzen duen ebazpenean zehaztutako baldintzetan.
Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.
b) Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Euskara:
– Zeladore kategoriarako, 2. HE: 16 puntu.
– 1. HE: 8 puntu.
IV. ERANSKINA
I.– MENDEKOEN/LANGILEEN LANBIDE-TALDEKO GAI-ZERRENDA KOMUNA.
1.– Osasun-lanbideen araudia: Arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Lanbide sanitarioen prestakuntza. Lanbide-garapena eta horren aintzatespena.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Informazio sanitarioko sistemak. Kalitatea.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-Estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Estatutupeko langileen egoerak.
4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Euskadiko Osasun Sistema - Antolamendua. Osasun-zerbitzuak emateko egitura publikoak antolatzea - Osaera. Langileen araubidea.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak. Zuzendaritza-Antolakuntza. Antolakunde nagusia.
6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuak.
7.– Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko adierazpena: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta Betebeharrak. Pazienteei eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak.
8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua.
9.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko aurretiazko borondateena. Xedea. Osasun-arloko borondateak aldez aurretik adierazteko eskubidearen edukia. Aurretiazko Borondateen dokumentua. Aldatzea, ordeztea eta errebokatzea.
10.– Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuak babesteko agintaritza autonomikoak. Zehapen-araubidea.
11.– Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuko 47.5 artikuluaren arabera, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
12.– Euskadiko Osasun Plana 2030: Printzipio gidariak. Erronka estrategikoak. Helburuak eta ildo estrategikoak.
13.– Euskadiko Osasun Ituna: Helburuak. Printzipioak eta balioak. Ildo estrategikoak.
14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2030. Helburuak. Ekintza-ildo korporatiboak.
15.– Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2025-2028: Helburuak. Ildo estrategikoak.
16.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana: Oinarriak. Helburuak. Jarduera-arloak.
17.– Euskadiko Plan Onkologiko Integrala 2025-2030.
18.– 3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, eutanasia arautzekoa.
19.– 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzuko langileen Bateraezintasunei buruzkoa.
II.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA.
ZELADOREA
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak: Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Zuzendaritza-antolakuntza.
2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak: Lege-aitorpena. Ahalmenak. Araubide organikoa eta funtzionala. Zerbitzu sanitarioetako erakundeen zerrenda.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa: Laneko jardunaldia. Atsedena eta oporrak. Lizentziak eta baimenak.
4.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zeladoreen antolaketako eskuliburua: Pazienteen mobilizazioa. Pazienteen mugikortasuna errazteko baliabide mekanikoak. Ohea/Ohatila eta gurpil-aulkia nola erabili. Beste material, ekipo edo gailu batzuk. Terminoen hiztegia.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren suteen prebentzioari buruzko informazio-eskuliburua: suaren izaera, nola eragiten den, itzalgailu ohikoenak, suteak prebenitzeko gomendioak, larrialdi-egoera. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuko Informaziorako Eskuliburua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileentzako arrisku orokorrak: Prebentzio-zerbitzua, definizioak, osasun-ingurunearen arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentzioko Karpeta Gorria: lan-istripuak/gorabeherak, egin beharreko jarduketak: langilearenak eta berehalako arduradunarenak, eraso baten aurrean egin beharreko jarduketak.
ZERBITZUETAKO LANGILEA
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak: Lege-aitorpena. Ahalmenak. Araubide organikoa eta funtzionala. Zerbitzu sanitarioetako erakundeen zerrenda.
2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa: Laneko jardunaldia. Atsedena eta oporrak. Lizentziak eta baimenak.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren suteen prebentzioari buruzko informazio-eskuliburua: suaren izaera, nola eragiten den, itzalgailu ohikoenak, suteak prebenitzeko gomendioak, larrialdi-egoera. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuko informaziorako eskuliburua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileentzako arrisku orokorrak: Prebentzio-zerbitzua, definizioak, osasun-ingurunearen arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentzioko Karpeta Gorria: lan-istripuak/gorabeherak, egin beharreko jarduketak: langilearenak eta berehalako arduradunarenak, eraso baten aurrean egin beharreko jarduketak.
4.– Sukaldea. Lokalaren banaketa: Toki komunak. Egokitutako tokiak. Sutegi motak: gas propanokoa, hiri-gasa, ikatz minerala, diesel-olioa, elektrikoa. Beste bero-sorgailu batzuk: salamandra, frijigailuak, parrilla eta plantxa parrilla, prusiarra, erretegia, marmitak eta presio-eltzeak, mahai beroa, zartagin eraisgarriak, maria bainua.
5.– Hotz-sorgailuak: elikagai galkorrak kontserbatzeko erabiltzen diren elementuak. Balantza eta lan-mahaiak. Marmita taparekin. Zartagin xukaderaduna. Edukiera-neurriak. Pasapureak. Iragazki txinatarra. Motrailua. Eskuko birringailua. Lapikoa. Paella-ontzia. Buztinezko lapikoa. Laban motak: kolpekoa eta kolpe erdikoa, tipulakoa, hezurrak kentzekoa, zatikatzekoa, labana txikia, urdaiazpikoa moztekoa, matxetea, zuritzekoa.
6.– Higienea osasun-zentroetan. Ospitale bateko garbitasunaren garrantzia. Garbiketa eta desinfekzioa. Ospitaleko garbiketan kontuan hartu beharreko arau orokorrak. Eremuen tipologia: eremu orokorrak (arrisku txikia), arrisku ertaineko eremuak, eremu kritikoak.
7.– Tresnak, makinak eta produktu minimoak ospitale bateko eremu bakoitzeko garbiketa egiteko. Ospitale-esparruko materialak eta produktuak hautatzea. Gelen garbiketa, egoeraren arabera: okupatua, hutsik, libre isolatua. Ebakuntza-gelak garbitzea. Eremu ez-esterilen garbiketa.
8.– Arropa prozesatzea. Gune zikinean. Garbitzeko teknikak (tenperaturak, denborak) eta orbanak ezabatzeko oinarrizko ideiak. Gune garbian (zentrifugatzea, lehortzea, kalandratzea). Arropategian (biltegiratzea eta banatzea). Uraren kontrola. Ospitaleko arropak eta jantziak lehortzea.
9.– Lehorgailuak, lisagailuak, akabera eta tolestea.
RSS