Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2026ko martxoaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1233

462/2026 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baitira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako tituludunen kategorian (administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-Estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesurako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. Eranskinean jasotakoak, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako tituludunen kategorian (administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. Eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. Eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. Eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 23tik apirilaren 22ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 10.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK, GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUNEN KATEGORIARAKO (ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARI LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako tituludunen kategorian (administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. Eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. Eranskinean jasotako oinarri orokorretako 5. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan jasota dauden baldintzez gain eta horietan aurreikusten diren salbuespenak kenduta, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, kasuan kasu esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 8.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, lizentziatu titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. Eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Kasu guztietan bete beharko dira lortu nahi den lanpostuaren baldintzak, indarrean dagoen araudiaren arabera.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioaren garapena.

3.1.– Eskakizunak eta merezimenduak alegatzea. Dokumentazioa aurkeztea.

Oinarri orokorretako 12.2 apartatuan aurreikusitako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, onartuen behin betiko zerrendan daudenek eta, baztertuen zerrendan egonik, horretarako ezarritako epearen barruan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu edo aurkeztuko dutenek deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eta merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten agiriak alegatu eta erantsi beharko dituzte, oinarri orokorretako 12.3 apartatuan ezarritako moduan eta epean.

Goi-mailako tituludunen kategorian (administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala) eskatzen den titulazioa lizentziatu titulua edo baliokidea da, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. Eranskinean zehaztutakoa betez.

3.2.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Oposizioaldian, ariketa hauek egin beharko dira, proba beraren barruan:

a) Lehenengo ariketa teorikoa: IV. Eranskineko programako gaiei buruzko galderak erantzun beharko dira, eta galderek aukerako erantzunak izango dituzte.

b) Bigarren ariketa praktikoa: galdetegi bati erantzun beharko zaio. Galderek kasu praktiko bat edo batzuk azalduko dituzte eta aukerako erantzunak izango dituzte.

Bi ariketetako galderak galdera-sortatik aterako dira. Galdera-sorta hori gutxienez 12 aste lehenago jarriko da eskuragarri Osakidetzaren webgunean, eta galdetegi berean sartuko dira, oposizioaldiko proba bakarra izan dadin.

Erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.

Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena.

Horretarako, formula honen arabera lortuko da batezbesteko haztatua:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Oposizioaldia gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatuak 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko du gutxienez.

3.3.– Lehiaketaldia.

Oinarri orokorretako 12.3 oinarrian ezarritako moduan eta epean baloratuko dira alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak, III. Eranskinean jasotako merezimenduen baremoaren arabera, oinarri orokorretan ezarritako irizpideak betez.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: GOI-MAILAKO TITULUDUNA, LANPOSTU FUNTZIONALA: ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 2 destino.

Sarbide orokorra: 2.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat edo bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

b) Txanda irekiko deialdia: 17 destino.

Sarbide orokorra: 15.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat edo bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 2.

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorren 6. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko dagokion zikloko destinoen behin betiko esleipenari buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren identifikatuko dira deialdi honen xede diren destinoak.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUNEN KATEGORIAN (ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARI LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunean aitortuta duten zerbitzaldia zenbatuko da, eta gehieneko muga 20 urtekoa izango da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetakoetan, edozein Administrazio Publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan parte hartzen den hautaketa-prozesuan administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,25 puntu.

Era berean, zenbaketa hori aplikatuko da administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikarien lanpostu-funtzionalari dagokion eremuaren plangintzan eta/edo kudeaketan erantzukizuneko lanpostuak bete badira.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu Sanitarioetako Erakundeetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak eta administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den tituluaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude Doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude Doktorea edo Ikertzeko Nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu): Ingelesa, frantsesa eta alemana Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauetan jakitea baloratuko da, 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko, gehienez ere 3 puntu.

Merezimendu hori hizkuntza-eskolaren bateko edo dagokion erakundeko titulua edo ziurtagiria aurkeztuz akreditatuko da.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-2 eta C-1 mailetako tituluengatik 1,5 puntu emango dira.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 mailako tituluengatik 1 p emango da.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-1 mailako tituluengatik 0,5 puntu emango dira.

Ingeles, frantses eta alemaniar filologiako lizentziei dagokien hizkuntzari esleitutako gehieneko gaitasuna emango zaie.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren curriculum vitae-aren aplikazioan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako tituluak eta ziurtagiriak soilik baloratuko dira.

Hizkuntzari berari dagozkion titulu bat baino gehiago akreditatzen badira, maila handienekoa bakarrik baloratuko da.

d) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

Informatikako ezagutzen maila jakin baten ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortzeko proba gainditu behar da. Zehazki, honela baloratuko da:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Oinarrizko Internet: 0,25 puntu.

– Internet Aurreratua: 0,50 puntu.

Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da.

Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena alegia.

Era berean, merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira erakunde ofizialek eta ikasketa-zentro publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:

– 20 eta 29 ordu bitarteko ikastaroak: 0,10 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitarteko ikastaroak: 0,15 puntu.

– 50 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,25 puntu.

B) Atal honen barruan, eskabideak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan eta administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den titulazioa lortu ondoren amaitu den prestakuntza baloratuko da, baldin eta honako honen arabera egiaztatzen bada:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde Ofizialek, Unibertsitateek, Erakunde Sanitarioek eta, hala badagokio, Elkargo Profesionalek eta Elkarte Zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein Administrazio Publikok hitzartutako Etengabeko Prestakuntzako Akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, komunikazioak aurkezteagatik, hitzaldiak emateagatik edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 3. HE: 27 puntu.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
I.– GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GAI-ZERRENDA KOMUNA.

1.– Osasun-lanbideen araudia: Arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Lanbide sanitarioen prestakuntza. Lanbide-garapena eta horren aintzatespena.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Informazio sanitarioko sistemak. Kalitatea.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Estatutupeko langileen egoerak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Euskadiko Osasun Sistema – Antolamendua. Osasun-zerbitzuak emateko egitura publikoak antolatzea – Osaera. Langileen araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak. Zuzendaritza-Antolakuntza. Antolakunde nagusia.

6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuak.

7.– Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko adierazpena: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta Betebeharrak. Pazienteei eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak.

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua.

9.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko aurretiazko borondateena. Xedea. Osasun-arloko borondateak aldez aurretik adierazteko eskubidearen edukia. Aurretiazko Borondateen dokumentua. Aldatzea, ordeztea eta errebokatzea.

10.– Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuak babesteko agintaritza autonomikoak. Zehapen-araubidea.

11.– Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuko 47.5. artikuluaren arabera, Emakumeen eta Gizonen berdintasuna lortzeko eta Emakumeen kontrako Indarkeria Matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

12.– Euskadiko Osasun Plana 2030: Printzipio gidariak. Erronka estrategikoak. Helburuak eta ildo estrategikoak.

13.– Euskadiko Osasun Ituna: Helburuak. Printzipioak eta balioak. Ildo estrategikoak.

14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2030. Helburuak. Ekintza-ildo korporatiboak.

15.– Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2025-2028: Helburuak. Ildo estrategikoak.

16.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana: Oinarriak. Helburuak. Jarduera-arloak.

17.– Euskadiko Plan Onkologiko Integrala 2025-2030.

18.– 3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, eutanasia arautzekoa.

19.– 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoa.

II.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA.

1.– 1978ko Espainiako Konstituzioa. Atariko titulua. I. Titulua: Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak. IV. Titulua: Gobernua eta Administrazioa.

2.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena: Atariko Titulua. Izendapena. Lurraldea, beste lurralde edo udalerri batzuk integratzeko aukera. Erakunde komunen egoitza. Ikurrina. Euskara. Herrikidetasuna. EAEko herritarren oinarrizko eskubide eta betebeharrak.

3.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena. I. titulua: Euskal Herriko eskumenak. III. Titulua: Ogasuna eta Ondarea. IV. Titulua: Estatutuaren erreforma. Aipamen berezia osasun-arloko eskumenei, Autonomia Estatutuan eta Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko Legeari dagokionez.

4.– Arartekoa. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

5.– Jaurlaritzaren Legea. I. Titulua. Euskadiko lehendakaria. II. Titulua. Jaurlaritzaz. III. Titulua. Lehendakariordeez, sailburuez, eta Euskal Herriko Arduralaritzako goren-karguez. IV. Titulua. Aginteekiko esku-emateez. V. Titulua. Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremanak. VI. Titulua. Legegintza-dekretuez. VII. Titulua. Arau orokorrak.

6.– Osasun Saila: egitura organikoa eta funtzionala.

7.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Atariko titulua: Legearen xedea eta esparrua. I. Titulua: Prozeduran interesdun direnak. II. Titulua: Administrazio publikoen jarduera. III. Titulua. Administrazio-egintzak.

8.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. IV. Titulua: Administrazio-prozedura erkidea: bermeak. Administrazio-prozeduraren faseak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Izapidetze sinplifikatua. Betearazpena.

9.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. V. Titulua: Egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Ofiziozko berrikuspena. Administrazio-errekurtsoak.

10.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. VI. Titulua: Legegintza-ekimena eta erregelamenduak emateko ahala. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.

11.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko Titulua: I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Administrazio publikoetako organoak. V. kapitulua: Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. VI. kapitulua: Hitzarmenak.

12.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko Titulua: III. kapitulua: Zehatzeko ahalaren printzipioak. IV. kapitulua: Administrazio publikoen erantzukizuna.

13.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Atariko Titulua. Xedapen orokorrak.

14.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Lehen liburua. Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen egiturazko elementuak.

15.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Bigarren liburua: Administrazio publikoen kontratuak: I. Titulua: Xedapen orokorrak. II. Titulua: Administrazio publikoen kontratu motak. I. kapitulua: Obra-kontratua. IV. kapitulua: Hornidura-kontratua. V. kapitulua: Zerbitzu-kontratua.

16.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Atariko Titulua. Xedea. I. Titulua: Jarduera publikoaren gardentasuna. I. kapitulua: Aplikazio-eremu subjektiboa. II. kapitulua: Publikotasun aktiboa.

17.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretua). Xedapen orokorrak. Eskubide sozialak. Lanaldia, atsedenaldia eta oporrak. Lizentziak eta baimenak. Pertsonalaren egoerak. Eskubide sindikalak eta segurtasuna eta osasuna. Guardia medikoak: salbuespenak. Ordainsariak.

18.– Euskal Enplegu Publikoaren Legea. Atariko Titulua. II. Titulua: Euskal Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak. III. Titulua: Zuzendaritza-funtzioa eta zuzendaritza-kide profesionalen estatutua euskal administrazio publikoetan. IV. Titulua: Enplegu publikoaren antolamendua eta egitura.

19.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: I. kapitulua: Arau orokorrak. II. kapitulua: Estatutupeko langileen sailkapena. III. kapitulua: Langileen planifikazioa eta antolamendua. IV. kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak.

20.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: V. kapitulua: Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. VI. kapitulua: Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. VII. kapitulua: Langileen mugikortasuna.

21.– Osasun zientzietako espezialistak prestatzeko egoiliarren lan-harreman berezia.

22.– Diziplina-araubidea eta -prozedura arau hauetan: 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena; 33/1986 Errege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Estatuko Administrazioko funtzionarioen diziplina-araubidearen erregelamendua onartzen duena, eta 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

23.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. I. Titulua: Xedea eta aplikazio-eremua. II. Titulua. I. kapitulua: Langile motak. III. Titulua: Eskubideak eta betebeharrak. Enplegatu publikoen jokabide-kodea.

24.– 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena: helburua, aplikazio-eremua, definizioa, identifikazioa, lanbide-profila, betetzeko modua, lanpostuak ezartzea eta aldatzea.

25.– 16/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Datuak Babesteko Euskal Agintaritza. III. kapitulua: Zehapen-araubidea. Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren zuzentzeko ahala.

26.– 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena. I. Titulua: Gizarte Segurantzako Sistemaren arau orokorrak. I. kapitulua: Aurretiazko arauak. II. kapitulua: Gizarte Segurantzako Sistemaren aplikazio-esparrua eta egitura. III. kapitulua: Afiliazioa, kotizazioa eta diru-bilketa. Lehen atala. Sistemara afiliatzea, eta hura osatzen duten araubideetako altak, bajak eta datu-aldaketak. Bigarren atala. Gizarte Segurantzako kotizazioa eta batera biltzekoak diren kontzeptuena. IV. kapitulua: Babes-jarduna. II. Titulua: Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra.

27.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. I. Titulua: Xedapen orokorrak. II. Titulua: Euskadiko sistema sanitarioa.

28.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. III. Titulua: Zerbitzu sanitarioz hornitzeko egitura publikoen antolamendua. IV. titulua: Osasun-egiturak, interes publikoko zerbitzu gisa.

29.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Zuzendaritza-antolakuntza. III. kapitulua: Antolakunde nagusia. IV. kapitulua: Zerbitzu-erakundeak. V. kapitulua: Kudeaketa araubidea.

30.– 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa. 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, Euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzekoa: Xedea eta aplikazio-eremua. I. kapitulua: Euskararen erabilera.

31.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua: Xedea, aplikazio-esparrua eta definizioak. II. kapitulua: Arriskuen prebentzio-arloko politika, laneko segurtasuna eta osasuna babesteko. III. kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak. IV. kapitulua: Prebentzio-zerbitzuak.

32.– 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena: I. Titulua: Xedapen orokorrak. II. Titulua: Euskadiko aurrekontu orokorrak eta Euskadiko aurrekontu orokorren legeak. IV. Titulua: Aginpideen errejimena. V. Titulua: Edukia: Eskubideak eta betebeharrak.

33.– 1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Fundazio eta Partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena. I. Titulua: Xedapen orokorrak. II. Titulua: Aurrekontuen edukia. Diru-sarreren eta gastuen egoera-orria.

34.– Enpresaren ekonomia. Enpresa, bere ingurunea eta zuzendaritza. Zuzendaritza estrategikoa. Erabakitzeko irizpideak eta tresnak. Finantza-erabakiak. Irabaziak eta errentagarritasuna. Ekonomia-finantzako oreka eta errotazio- edo maniobra-funtsa. Batez besteko heltze-aroa. Ratioak, enpresaren ekonomiako eta finantzako egitura aztertzeko tresna gisa.

35.– Inbertsioak eta haiek finantzatzeko iturria hautatzea. Inbertsioko eta finantzaketako proiektuen balorazioa. Hautaketa-irizpideak (VAN, TIR eta inbertsioak hautatzeko beste metodo batzuk).

36.– Enpresen arriskua eta balorazioa. Arrisku motak. Itopuntua eta palanka-efektua. Finantza- eta eragiketa-errentagarritasunaren arteko harremana. Kostua-bolumena-onura analisiaren mugak. Enpresak baloratzeko metodoak.

37.– Kontabilitate orokorra. Kontzeptua, funtzioa eta helburua. Kontzeptu-esparrua. Erregistro- eta balorazio-arauak. Urteko kontuak. Balantzea. Galdu-irabazien kontua. KPOa asistentzia sanitarioko enpresetara egokitzea.

38.– Kontabilitate-egoeren analisia. Kontabilitate-informazioa. Egoeraren balantzea. Galdu-irabazien kontua. Kontabilitate-egoerak analisirako prestatzea. Likideziaren analisia. Kaudimenaren analisia. Emaitzen analisia. Ratio ohikoenak.

39.– Kontrol ekonomikoa eta kontu-ikuskaritza. Auditoretza EAEko sektore publikoan. Auditoretza eta kontrol ekonomikoa sektore publikoan. Barne- eta kanpo-auditoretza.

40.– Erosketak eta biltegien kudeaketa. Hornidura-katearen plangintzaren hastapenak. Biltegiak. Stocken kontrola eta kudeaketa. Hornidura-katea kudeatzeko teknikak.

41.– Erosketa industrialen kudeaketaren hastapenak. Erosketa industrialak inguru globaletan kudeatzearen gaineko antolamendua. Erosketen kudeaketa estrategikoa. Hornitzaileen politikak eta erosketa-familien analisia eta hornitzaileen integrazioa. Erosketa-helburuen hedapena. Kontratuen kudeaketa. Negoziazioa erosketen kudeaketan.


Azterketa dokumentala