
54. zk., 2026ko martxoaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1230
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko irakasle agregatua izendatzeko dena. Plaza horietara sartzeko lehiaketa 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2025-12-02ko EHAA).
Errektore honek ebatzi du Sergio Escribano Ruiz jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***8588**, Kodea: AGC8L1–D00155-7. Jakintza arloa: Arkeologia. Saila: Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Arkeologiari buruzko Gai Aurreratuak» «Introduction to Archaeology».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2026ko martxoaren 11.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS