
54. zk., 2026ko martxoaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1229
969/2026 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Administrazioko Azpitaldeko burua (Dokumentazio Klinikoa eta Artxiboa) izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Irailaren 10eko 1749/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Administrazioko Azpitaldeko buru (Dokumentazio Klinikoa eta Artxiboa) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (2025eko irailaren 25eko EHAA, 182. zk.).
Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Alicia Garmilla Blanco andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Administrazioko Azpitaldeko buru (Dokumentazio Klinikoa eta Artxiboa) izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Alicia Garmilla Blanco Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Administrazioko Azpitaldeko buru (Dokumentazio Klinikoa eta Artxiboa) izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko martxoaren 9tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 3a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.
RSS