
54. zk., 2026ko martxoaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1226
286/2026 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Administrazioko Azpitaldeko Zerbitzuaren burua kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Azpiegituren Zuzendariordetzako Administrazioko Azpitaldeko Zerbitzuan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren 2025eko irailaren 16ko 820/2025 Ebazpenaren bidez, Susana Villelga Valverde izendatu zen Azpiegituren Zuzendariordetzako Administrazioko Azpitaldeko Zerbitzuaren buru Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Susana Villelga Valverde andrea Azpiegituren Zuzendariordetzako Administrazioko Azpitaldeko Zerbitzuko buruaren kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko martxoaren 1eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Azpiegituren Zuzendariordetzari eta Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS