
25. zk., 2026ko otsailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
559
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen den Urola ibaiko ur publikoen aprobetxamenduaren funtsezko ezaugarriak (gehieneko deribazio-bolumena 20000 m3/urtean) aldatu, eta Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) udal mugartean Fihi Forging Industry, SL enpresaren ijezketa-nabeetako barruko hobietan ura iragazteko ur-hartune berri bat sartzeko eskaeraren espedientea.
Espedientearen kodea: MCA-G-2025-0008.
Eskatzailea: FIHI Forging Industry, SL.
Jardueraren kokapena: Aizarnazabal (Gipuzkoa).
Hargune puntuak (UTM koordenatuak (ETRS89)):
Urola ibaia X = 561.427; Y = 4.789.272.
Iragazketen bilketa X=561.520; Y=4.789.326.
Uraren erabilera: industria-erabilerak (hozte-sistema).
Obren deskribapena: lehendik dagoen emakidaren ezaugarriak aldatzeko eskatzen da, bertan industria-nabeen barruko hobietako ur-hartune bat sartzeko. Hala, urak Urola ibaira isurtzea saihesteaz gain, ibaiko uraren kontsumoa eta bertatik ponpatzearen energia-gastua murrizten dira. Eskatutako aldaketarekin ez dira emariak edo emandako bolumenak aldatu nahi.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan, bere burua interesduntzat jotzen duen edonork alegazioak aurkezteko aukera izan dezan, adierazitako epean, Uraren Euskal Agentzian. Espedientea eskuragarri egongo da hor, nahi duenak azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 21a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS