
25. zk., 2026ko otsailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
557
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Salaren Ataleko 2. plazan izapidetzen ari den 339/2025 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Salaren Ataleko 2. plazara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
339/2025 prozedura laburtua, Hondarribiko Udalaren abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozedurako izangai batek eskatuta (2023ko otsailaren 10eko GAO, 28. zk.). Errekurritutako jarduketa 2025eko apirilaren 9ko Ebazpena da, eskatzailea hautaketa-prozeduratik kanpo uzten duena.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Salaren Ataleko 2. plazan bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2026ko urtarrilaren 20a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
RSS