
25. zk., 2026ko otsailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (258 KB - 16 orri.)
- EPUB (662 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
555
7/2026 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta organismo autonomoetako langile funtzionarioen eta lan-kontratukoen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten Dekretuak aldaraztekoa.
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta langile lan-kontratukoentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da hurrengo hauen bidez, besteak beste:
1.– Ekainaren 26ko 105/2007 Dekretua eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretua (dekretu horiek aldatzen dituzte funtzionarioentzat eta langile lan-kontratukoentzat gordetako lanpostuen zerrendak, hurrenez hurren, batzuen zein besteen analisi funtzionalak egiteko prozesuak amaitu eta gero), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretua ere.
2.– Apirilaren 21eko 78/2009 Dekretua, uztailaren 27ko 216/2010 Dekretua, uztailaren 22ko 153/2014 Dekretua, uztailaren 19ko 167/2011 Dekretua, uztailaren 24ko 113/2018 Dekretua, uztailaren 21eko 93/2020 Dekretua, uztailaren 27ko 187/2021 Dekretua eta uztailaren 26ko 92/2022 Dekretua, Hezkuntza Saileko lan-kontratuko lanpostuei dagokionez.
Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak; beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetuta, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak, aldian-aldian, sartu behar dira lanpostu-zerrendetan, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluan agindutakoa betetzeko.
Horiek horrela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko urtarrilaren 27an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Ontzat ematea funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak, zeinak dekretu honen I. eranskinean baitaude eta, maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez onartu ziren, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko dekretuaren bidez.
Bigarren artikulua.– Hezkuntza Saileko langile lan-kontratukoentzat gordetako lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen II. eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko urtarrilaren 27an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS