Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2026ko otsailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
553

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 19koa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, 2025eko abenduaren 8ko Ebazpena aldatzen duena, 2025eko abenduaren 23ko EHAAn argitaratua eta zeinaren bidez prestazio ekonomikoak esleitu baitzitzaizkien euskal etxeei, 2025erako, atzerriko euskal gizataldeetako kideen premia larriei eta laguntza-beharrei erantzuteko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak ezartzen duenaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak antzeman dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko (EHAA) abenduaren 23ko abenduaren 8ko esleipen-ebazpenaren euskarazko II. eranskinean eta gaztelaniazko II. eranskinean. Beraz, akatsak zuzendu behar dira.

II. eranskinean, euskaraz:

Enrique Guillermo Fernández de Landa ez da agertu behar Fundación Vasco Argentina Juan de Garay (AR-2275) Euskal Etxearen esleipendun gisa.

Gainera:

Hau jartzen duen tokian: 4.403,00

Hau jarri behar da: 2.339,00

Bestalde, II. eranskinean, Argentinari dagokion II. atalean, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea (AR-2309 kodeduna) sartu behar da. Bertan, Enrique Guillermo Fernández de Landa egon behar da, 2.064 euroko esleipenarekin.

II. eranskinean, gaztelaniaz:

Fundación Vasco Argentina Juan de Garay (AR-2275) fundazioari egindako esleipenean:

Hau jartzen duen tokian: 4.403,00

Hau jarri behar da: 2.339,00

Horrez gain, II. eranskinean, Argentinari dagokion atalean, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea sartu behar da (AR-2309 kodeduna). Bertan, Enrique Guillermo Fernández de Landa egon behar da, 2.064 euroko esleipenarekin.

Beraz,

EBAZTEN DUT:

Zuzentzea antzemandako akatsak, Enrique Guillermo Fernández de Landa ager dadin Argentinako Mar del Platako Denak Bat (AR-2309) Euskal Etxearen esleipendun gisa, eta berriro argitaratzea II. eranskina.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 19a.

Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia,

ANDER CABALLERO BARTUREN.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala