Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2026ko otsailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
551

152/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Irun-Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazioko Taldeko buru lanpostu bat izendapen askez hornitzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

AURREKARIAK

Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen maiatzaren 29ko 338/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Irun-Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazioko Taldeko buru lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan (2025eko ekainaren 13ko EHAA, 111. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan hautagaitza bakarra aurkeztu da. Hautaketa-prozesua egin ondoren, hautagaitza deialdian eskatutako profilera ez dela egokitzen erabaki da.

Adierazitako guztiagatik, langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluaren (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta deialdia arautzen duten oinarrien arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Irun-Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazioko Taldeko buruaren lanpostua izendapen askez hornitzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan. Horrek ondorioak izango ditu ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2026ko urtarrilaren 22a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

PEDRO MORRONDO VALDEOLMILLOS.


Azterketa dokumentala