
25. zk., 2026ko otsailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
542
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 22koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2025eko abenduaren 10eko Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da, oposizio-sistemaren bidez, eta, prozeduraren zati gisa, prestakuntza-ikastaro batekin osatuko da, Udaltzaingoko bitarteko agenteen (oinarrizko eskala eta C-1 sailkapen-taldea) kontratazio-poltsa bat sortzeko, kidego horietan aldi baterako zerbitzua emateko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2025eko abenduaren 10eko Ebazpenean (2026ko urtarrilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 3. zk.). Ebazpen horren bidez, hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da, oposizio-sistemaren bidez, eta, prozeduraren zati gisa, prestakuntza-ikastaro batekin osatuko da, Udaltzaingoko bitarteko agenteen eta bitarteko agenteen lan-poltsa bat sortzeko (oinarrizko eskala eta C-1 sailkapen-taldea), kidego horietan aldi baterako zerbitzua emateko. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2026/49 (12/20) orrialdean, hau dioen lekuan:
«Bigarren fasea gainditu duten pertsonei hirugarren fasea egiteko deialdia egingo zaie. Fase horretan, prestakuntza presentzial praktikoa egingo da, nahitaezkoa eta ez-baztertzailea.»
Hau esan behar du:
«Bigarren fasea gainditu duten pertsonei hirugarren fasea egiteko deialdia egingo zaie. Fase horretan, aurrez aurreko prestakuntza praktikoa egingo da; prestakuntza hori nahitaezkoa izango da, eta ez da ebaluatuko.»
Arkauti, 2026ko urtarrilaren 22a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
RSS