Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2026ko otsailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
540

AGINDUA, 2026ko otsailaren 2koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Carmen Ika Taban Tudorache andreak Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoa betez, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Carmen Ika Taban Tudorache andreak, berak hala eskatuta, Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 193 dotazioa), egindako lanagatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Kargu uzte horrek 2026ko otsailaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, bi hileko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 2a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala