
25. zk., 2026ko otsailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
539
AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 29koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko martxoaren 5eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2025eko martxoaren 17ko EHAA, 52. zk.), zeinaren bidez iragartzen baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia (kodea: 511786; dotazioa: 11), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkari izendatzea Antton Arrieta Insausti jauna (kodea: 511786; dotazioa: 11; destino-osagarriaren maila: 29; berariazko osagarria: 0-A).
Bigarrena.– Izendapen horrek 2026ko otsailaren 9tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 29a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS