
10. zk., 2026ko urtarrilaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ARABAKO FORU ALDUNDIA
209
IRAGARKIA, jendaurrean jartzen duena behin-behinekoz onetsi dela plan hau: «Arabako Lurralde Historikoko foru errepideen sareko zarataren aurkako ekintza plana. Betetzea 37/2003 Legea eta 213/2012 Dekretua. 2002/49/EB Zuzentarauaren 4. fasea (2025-2029 aldia)».
Foru Gobernu Kontseiluaren abenduaren 16ko 772/2025 Erabakiaren bidez, behin-behineko onespena eman zaio «Arabako Lurralde Historikoko foru errepideen sareko zarataren aurkako ekintza plana. Betetzea 37/2003 Legea eta 213/2012 Dekretua. 2002/49/EB Zuzentarauaren 4. fasea. 2025-2029 aldia» izeneko dokumentuari, eta jendaurrean egongo da, 30 egun baliodunez, iragarkia EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.
«Arabako Lurralde Historikoko foru errepideen sareko zarataren aurkako ekintza plana. Betetzea 37/2003 Legea eta 213/2012 Dekretua. 2002/49/EB Zuzentarauaren 4. fasea. 2025-2029 aldia» dokumentua interesa duten organismoen, erakundeen, udalbatzen eta partikularren eskura dago Arabako Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko Errepide Zerbitzuan, Vitoria-Gasteizko Probintzia plazako 4 zenbakiko 4. solairuko bulego teknikoetan, jendaurreko ordutegian, bai eta Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Irekiko Atarian ere: https://irekia.araba.eus/eu/
Beraz, interesa duten erakunde zein herritar guztiek egoki irizten dituzten iruzkinak edo alegazioak aurkeztu ahalko dituzte, hilabeteko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 7a.
Bide Azpiegituren zuzendaria,
M.ª ÁNGELES GUTIÉRREZ ONDARZA.
RSS